'The Dubliners' taldearen sortzaile Ronnie Drew omenduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2008-11-05 10:46   Musikea

Ronnie Drew kantariari omenaldia egingo jako gaur, zemendiak 5, Bilboko Kafe Antzokian 20:30ean. Bertan izango dira Phelim Drew semea, musikari eta aktorea eta Antonio Breschi bere Nomadic Piano proiektuagaz. Konbidau moduan Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala, Joxe Angel Irigaray eta Benito Lertxundi izango dira.

Ronnie Drew kantariari omenaldia egingo jako gaur, zemendiak 5, Bilboko Kafe Antzokian 20:30ean. Bertan izango dira Phelim Drew semea, musikari eta aktorea eta Antonio Breschi bere Nomadic Piano proiektuagaz. Konbidau moduan Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala, Joxe Angel Irigaray eta Benito Lertxundi izango dira. 'Gau berezia izango da, berton From Dublin to Bilbao diskoa aurkeztuko baita, The Dubliners taldeko kantaria izandako Ronnie Drew-ek egindako azken diskoa', jakinarazo dabe Kafe Antzokiko arduradunek. Emonaldia jesarrita ikusteko aukerea izango da, sarrera kopurua mugatua baita. Ekitaldia Zenbat Gara alkarteak antolatu dau eta alkarteko kideek sarrerea 6 euroan izango dabe. Gainontzekoek, aurretik errosi ezkero, 10 euroan eta, txarteldegian, 12 euroan.

Samako minbizi gaizto batek eroan eban Ronnie Drew kantari irlandarra pasa dan abuztuaren 16an, 73 urte zituala. Bera izan zan The Dubliners talde ospetsuaren sortzailea eta, zelan ez, Irlandako kantaririk esanguratsuena, urteen joan etorrian bera izan irlandar jatorriko jenteen adierazgarri zintzo eta maitakorra. Bere bizar zuri luzea Irlandako ezagunena zan.

1967an taldeak izugarrizko arrakastea lortu eban 'Seven drunken nights' kanteagaz, zerbeza eta whisky artean lagunen arteko alkarkidetzeari egindako kanta handiagaz. Sasoi hareetan, Irlandako irrati nazionalak abestia galarazo egin eban eta, askotan jazoten dan moduan, galarazotako kanteak izugarrizko arrakastea lortu eban, taldea garaian 'Top of the pops' telebista saiora konbidau zituen, The Kinks, The Who eta Jimi Hendrixegaz batera. Urtebete geroago, AEBetara salto egin eben.

Azken boladan, Ronnieren osasun egoerak okerrera egin ebala ikusita, bere lagun musikariek urte hasieran 'The ballad of Ronnie Drew' kantea grabau eben, eta kanta horregaz ataraten diran etekinak Irlandako Minbiziaren kontrako alkarteari emongo jakoz. Disko horretan, besteak beste, honako honeek parte hartu dabe: Bono (U2), Sinéad O'Connor, Christy Moore eta Shane MacGowan (The Pogues).

Ronnie Drewren arrakastarik handienen artean 1988an The Pogues taldeagaz batera abesturiko 'The Irish Rover' kantea dago. Gerora, Ronnie Drewk 1996an The Dubliners taldea itxi eban bere beste pasinoaz gozetako: zaldiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu