Bertsolantegia 2008 abian
2008-06-10 18:03 BertsolaritzeaBelaunaldi arteko hartu-emonak eta gogoetak bultzatzeko helburua dauka garagarrilaren 1etik 3ra egingo dan ikastaro honek. Bertsolaritzea eta bertsogintzea bere horretan bakarrik landu barik, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazinoak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.
Behatokiak hizkuntza-eskubideen egoerearen barri emon deutso Nafarroako Arartekoari
2008-06-10 14:31 Euskerea berbagaiAurten euskerearen telefonora heldu diran kexa gehienak, % 39 hain zuzen be, Nafarroako herritarrek egindakoak izan dirala. Horrezaz gan, kexa kopurua hazi egin dala gogorarazo dau Behatokiko zuzendariak. Nafarroako Gobernuak esaterako, inoiz baino kexa gehiago jaso ditu 2007an.
Itzulpengintza automatikoa: laster, euskeraz be bai
2008-06-10 14:13WordNet izeneko ezagutza base lexikala oinarritzat hartuta, Euskal WordNet izenekoa garatu dabe. Bertan, hiztegia eta berba bakotxaren etiketazino semantikoa lortu da, ezagutza-basea sortuz.
Kulturaren Euskal Planak bederatzi plan finkatu ditu
2008-06-10 13:07Barrikuntzen artean, besteak beste, erresidentzia kontzeptua garatzeko borondatea dago antzerkiaren sektorean; dantza arloan, barriz, datorren urtetik aurrera dantzarako Baliabide Zentroak egingo ditue hiru euskal uriburuetan, ekimen publikoak eta pribatuak garatzeko asmoz.
Interneterako sarrera librea, dobakoa eta klaberik bakoa izango da gaurtik aurrera Bilboko Plaza Barrian
2008-06-09 18:12Bilboko Udalak Plaza Barria aukeratu dau ekimen hori martxan jarteko uriko leku enblematikoa dalako, Bilboko biztanleek eta bisitariek asko erabilten daben lekua. Plaza Barria urian eregitako lehenengoa izan zan, eta gaurtik aurrera, wi-fi gunea eta bluetooth teknologia dauen lehenengo gune publikoa da.
BFAk euskerearen sustapenerako laguntzinoen ebazpena jakinarazo dau
2008-06-09 15:41 Euskerea berbagaiEuskerearen eta gaztelaniaren arteko aukera bardintasunik barik benetako elebitasunik ez dagoala oinarritzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo dirulaguntzinoen ebazpenak azaldu ditu gaur Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Josune Ariztondo Kultura Diputadua eta Miren Dobaran Euskerea Sustatzeko Zuzendaria.
Kulturgileek ‘euskaraz bai’ abestu dabe
2008-06-09 15:32 Euskerea berbagaiXabier Mendigurenek ‘Euskaraz bai adierazpena’-ren esanahia azaldu dau: ‘Danok egiten dogu euskerearen normalizazinoan lan, idatziz, hitzez, musikaz edo ekintzez. Euskerea Euskal Herriko berezko hizkuntzea dogu eta etorkizuna behar dauelako hartzen dogu geure aldarrikapen legez’.
Juanra Madariaga: 'mendian, bikotea zure parte bat da'
2008-06-09 15:16 BarriketanMendizale bilbotarra
II. Iparragirre Rock&Rally Gernikan
2008-06-09 15:03 MusikeaHerriko musikariak geugaz batu gura doguz eta horretarako ez dago kalera urtetea baino gauza hoberik. Musikari eta musika taldeek kalera urten behar dogu, eta gure egoerearen barri emon, geure egoerea islatu eta jentaurrean erakutsi, eta aurrera egin. Horretarako, bagilaren 14an, igaz hasitakoari jarraipena emongo deutsagu.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 25. urteurrena ospatzen
2008-06-09 12:39 Euskerea berbagaiHAEEren proiektuaren oinarria 1983an jarri zan abian. Orduan, bederatzi lagun hasi ziran lanean, eta aurrekontua 27,2 miloe pezetakoa zan. Oñatiko Unibersidadearen eraikinean emon ziran lehen pausuak. Gaur egun, IVAPek EAEko hiru uriburuetan ditu egoitzak, aurrekontua 23,6 miloe eurokoa da eta 96 lagun dagoz lanean plantillan.
EHAGMek hainbat ekitaldi antolatu ditu, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Eguna ospatzeko
2008-06-09 11:18Urtero legez, bagilaren 28an, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Eguna ospatuko da ohiko manifestazino eta jaiagaz, eta hilebete osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon Euskal Herriko Gay Askapen Mobimentuak (EHGAM).
Benito Lertxundik irabazi dau VIII. Manuel Irujo Saria
2008-06-06 16:40 sariak-autortzakIrujo Etxea Elkarteak, euskera eta euskal kulturearen alde eginiko lana kontuan hartuz, Benito Lertxundiri eskaini deutso aurtengo Manuel Irujo Saria.
Oskorrik dokumentu ezezagun bat topau dau Bilboko Rastroan
2008-06-06 15:49 MusikeaOskorrik oraintsu erosi dau Bilboko rastroan 1750. urte inguruko euskal kantu argitaratu bako bat, 10 koplakin eta partitura eta guzti.
Edorta Jimenezek Zazpikale Saria jaso dau
2008-06-06 15:27 sariak-autortzakBizkaiko uriburuko kulturaniztasuna azpimarratu ostean, Jimenezek Bilboko Amazigh (bereber) taldeari eskaini deutso saria. 'Talde horren helburua euskal eskola publikoan, eskola orduetatik kanpo, euren kulturea erakustea da'. Halanda be, 'euskerea baztertu barik, umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainetan parte hartu dabe eta hori goraipatzekoa da'.
Ikastaro bat antolatu dabe Shanghain euskal enpresek Txinan dituen aukerak sustatzeko
2008-06-06 14:33 Euskaldunak munduanIkastaro hau CEIBSek eta Euskadik (Eusko Jaurlaritzeak SPRI eta Orkestraren bidez) Lehiakortasunaren Euskal Katedra abian jarteko sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea: 25. urteurreneko finala
2008-06-06 14:00 BertsolaritzeaHamalau urterartekoetan, Nerea Ibarzabal markinarra izan zan txapelduna eta Malen Amenabar txapeldunorde. Hamazortzi urterartekoetan, barriz, Jone Uria algortarra izan da aurtengo txapelduna, puntu bateko aldeagaz Miren Amurizaren aurretik.
Jingo de Lunch izango da Bermeoko Aritzatxu Rock Free!!! 08 jaialdiko izen nagusia
2008-06-06 11:10 MusikeaBermeoko Aritzatxu Rock Free!!! Jaialdia garagarrilaren 19an izango da aurten. Pergolan jarritako karpan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hardcore, punk rock, elektronika, raw power, pop rock, new wave, stoner, eta amaitzeko, rocksteady eta roots reggae saioak izango dira.
Eusko Jaurlaritzeak abesti bat sortu dau euskerea sustatzeko ‘Pixka bat es mucho’ kanpainearen barruan
2008-06-06 10:48 Euskerea berbagaiKanpainearen helburua euskerearen erabilerea eta normalizazinoa sustatzea da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak iragarri dauenez.
Euskal Herria Zuzenean, aurten azkenengoz Zuberoako Idauze-Mendin
2008-06-05 19:41 MusikeaBagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.
Pakea Bizkaia Gipuzkoara hurreratuko da astegoienean
2008-06-05 15:47 Euskaldunak munduanUnai Basurko Portugaleteko nabigatzailea datorren zapatuan, bagilak 7, Getariako portura hurreratuko da, Unai bela-gizon moduan praktiketan hasi zan portura, hain zuzen be. Andoni Aristi Getariako alkate jn.ak Getariako Kirol Portuan agurtuko dau bizkaitarra eta berehala Pakea Bizkaia Donostiarantz abiatuko da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...