Joaquín Achúcarro piano-jotzaileak kontzertua eskainiko dau Bilboko Arriaga Antzokian
2009-12-22 14:54 MusikeaMusikariak Chopinen, Rachmaninofen eta Ravelen piezak joko ditu gaur, abenduak 22. Achúcarrok Liverpooleko Nazinoarteko Lehiaketea irabazi eban 1959an eta ibilbide luzea izan dau ordutik. London Symphony Orchestreagaz egin eban debuta eta, ikuskizun haren harian, sari asko eskuratu zituan, Harriet Cohen saria eta Denporaldiko Debut Onenari Domina tartean.
Joaquin Achúcarro piano-jotzaile bilbotarra Arriaga Antzokian izango da gaur, abenduak 22. Chopinen, Rachmaninofen eta Ravelen piezak joko ditu.
Achúcarrok Liverpooleko Nazinoarteko Lehiaketea irabazi eban 1959an eta ibilbide luzea izan dau ordutik. London Symphony Orchestreagaz egin eban debuta eta, ikuskizun haren harian, sari asko eskuratu zituan, Harriet Cohen saria eta Denporaldiko Debut Onenari Domina tartean.
Bere ibilbide osoan zehar, hainbat sari jaso ditu: 1992an Espainiako Musika Saria lortu eban, 1995an Arte Ederren Urrezko Dominea, Bizkaiko Argi izentau eben 1996an, Artist for Peace izentau eban UNESCOk 2000. urtean, Dallasen 2001eko Urteko Pertsonaia izentau eben. Ganera, Bilboko Udalak Seme Kuttun saria emon eutson 2004an eta, azken buruan, Euskaldun Unibersala Saria jaso eban 2005ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!