Bilboko Udalak Alde Zaharreko jatetxe eta tabernetako karteletan euskerearen erabilerea bultzatuko dau
2009-12-17 13:57 Euskerea berbagaiOstalaritzan euskerearen normalizazinoa eta presentzia areagotzeko helburua dauen ekimen hau Euskera Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Zazpi Kaleetako merkataritza gunea lehentasunezko eremua da Udalak Bilbon garatu beharreko hizkuntza politikan. Holan, Udaleko Euskera Sailak Zazpi Kaleetako ostalaritzan euskerearen presentzia areagotzeko kanpainea abiarazo dau. Ekimen honen bitartez euskerearen erabilerea bultzatuko da Zazpi Kaleetako jatetxe eta tabernetako karteletan (eskaintzak, pintxoen aurkezpenak, etab.). Horretarako, itzulpen zerbitzua antolatu da establezimenduek euren kartelak euskeraz ipini daiezan.
Ostalaritzan euskerearen normalizazinoa eta presentzia areagotzeko helburua dauen ekimen hau Euskera Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Alkartearen barruan dagozan 25 taberna eta jatetxeak kartel elebiduna erabilten hasi dira honezkero. Era berean, Alde Zaharrean kokatutako ganerako hostalaritza establezimenduak merkatarien alkarteagaz hartu-emonetan jar daitekez euren kartelak euskeratzeko. Telefono honetara deitu behar dabe informazino gehiago eskuratzeko: 944151633. Zerbitzua dobanekoa da.
Bestalde, erosketak egiteko 20.000 poltsa berrerabilgarri banatuko dira Alde Zaharreko saltokietan, euskerearen erabilerea bultzatzeko.
Horrezaz gan, Alde Zaharreko komertzioen informazinoa batuz 70.000 katalogo elebidun be banatu dira. Gidaliburu hau tresna barritzailea eta sano erabilgarria da Zazpi Kaleetara erosketak egitera hurreratzen diran guztientzat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!