Tokiko 10 taldek parte hartuko dabe 2010eko Heineken Jazzaldian
2009-12-23 13:16 Musikea2010eko garagarrilean Donostian egingo daben 45. Heineken Jazzaldiak tokiko hamar talde sartuko ditu barriro egitarauan. Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi daben taldeek urtarrilaren 25a baino lehen emon beharko dabe izena eta jaialdiak www.heinekenjazzaldia.com webgunean eskatutako materiala bialdu be.
Urtarrilaren 25ean amaituko da izena emoteko epea. Hamabost talde finalista aukeratuko ditue eta emonaldia eskaini beharko dabe Donostian bertan. Kontzertu horreetan aukeratuko dira jaialdiko 10 taldeak.
2010eko garagarrilean Donostian egingo daben 45. Heineken Jazzaldiak tokiko hamar talde sartuko ditu barriro egitarauan. Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi daben taldeek urtarrilaren 25a baino lehen emon beharko dabe izena eta jaialdiak www.heinekenjazzaldia.com webgunean eskatutako materiala bialdu be. Euskal Herrian eta/edo Nafarroan jaio edo bizi diran musikariek osotu beharko dabe taldea (halan dabe, onartuko da talde bakotxeko kideen % 33, gehienera, baldintza horreek ez betetea).
Jasoten diran proposamen guztien artean, 45. Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak 15 talde aukeratuko ditu, aurkeztutako musikearen kalidadea eta Jazzaldiaren programazino estilora zenbateraino egokitzen dan kontuan hartuta. Hamabost talde horreek Donostiako klub eta lokaletan joko dabe 2010eko zezeiletik maiatzera bitartean. Emonaldi horreen ondoren, eta entzuleen erantzuna kontuan hartuta, Heineken Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileak programan sartuko diran hamar taldeak aukeratuko ditu.
Euskal jazz taldeen artean aukeraketa prozesu bat aurrera eroateko ekimena 2006an jarri zan praktikan lehen aldiz eta arrakasta handia izan izan dau ekimenak urte honeetan. Igaz 37 talde aurkeztu ziran eta dobako emonaldiak Forum FNAC-en, Altxerrin, Brankan eta Victoria Eugenia Antzokiko Klubean eskaini zituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!