Berri Txarrak taldeak South by Southwest jaialdi estadubatuarrean parte hartuko dau.

Bizkaie! 2009-12-22 10:43   Musikea

Jaialdi hori (Austin, Texas) Estadu Batuetako musika erakustokirik handienetakoa da eta urtero milaka zale eta musika arloko behargin batzen ditu. Jaialdia martiaren 17tik 21era bitartean izango da eta nafarrek Payola diskoa aurkeztuko dabe.

Berri Txarrak taldea Estadu Batuetara saltoa egiteko prest dago. Datorren udabarrian, martiaren 17tik 21era, bertako jaialdi garrantzitsuenetariko batean izango da, Austinen (Texas) egiten dan South by Southwest (edo SXSW) jaialdian, hain zuzen be. Payola diskoa aurkeztuko du hirukote nafarrak.

Jaialdi hori Estadu Batuetako musika erakustokirik handienetakoa da eta urtero milaka zale eta musika arloko behargin batzen ditu.

Hainbat euskal talde izan dira jaialdian azken edizinoetan, Capsula edo We Are Standard, kasurako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu