Ibarretxe, euskal arrantzaleak eta Reala dagoz 2009ko Sabino Arana sariak jasoko dituenen artean

Bizkaie! 2009-12-21 11:09

Juan Jose Ibarretxe, euskal arrantzaleak, Altuna y Uria Construcciones enpresa gipuzkoarra, Real Sociedad futbol taldea, Manuel Elkin Patarroyo doktorea eta malariaren kontrako txertoaren sortzailea eta Inma Shara orkestra-zuzendaria izango dira 2009ko Sabino Arana sariak jasoko dituenak. Sariak emoteko ekitaldia 2010eko urtarrilaren 31n egingo da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia, euskal arrantzaleak, Altuna y Uria Construcciones enpresa gipuzkoarra, Real Sociedad futbol taldea, Manuel Elkin Patarroyo doktorea eta malariaren kontrako txertoaren sortzailea eta Inma Shara orkestra-zuzendaria izango dira 2009ko Sabino Arana sariak jasoko dituenak. Sariak emoteko ekitaldia 2010eko urtarrilaren 31n egingo da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.

Honegaz, 21. biderrez emongo dira Sabino Arana Fundazinoaren sariak, Sabino Aranaren jaiotzaren urteurrena ospatzeko. Sari horreen bitartez, Fundazinoak gizartearen alde lan egiteko gaitasunagaitik eta bokazinoagatik nabarmendu diran pertsonak, instituzinoak nahiz giza taldeak goresten ditu. Sabino Arana Fundazinoko presidente Juan Mª Atutxak eta erakunde bereko zuzendari Irune Zuluagak aurkeztu ditue 2009ko saridunak.

Aurtengo saridunei jagokenez, Sabino Arana Fundazinoak Ibarretxek izan dituan 'Euskadigaz konpromisoa eta ardurea' goretsi ditu. Gorazarre egin gura izan deutse, baita, 'euren bizitza itsasoari eskaini eta eskaintzen deutsen pertsona guztiei', euskal arrantzaleei saria emonaz.

Beste sari bat Azpeitiko Altuna y Uria, Construcciones enpreseari emongo jako, 'gure herriaren aurrerapenagazko eta garapen ekonomikoagazko konpromisoa' autortzeko. Bestalde, Sabino Arana Fundazinoak Realaren mendeurrenaren ospakizunakaz bat egin dau, taldearen ehun urteko historia omentzeko.

Azkenik, munduan malaria prebeniduteko sortutako lehenengo txerto sintetikoaren egilea den Manuel Elkin Patarroyo doktorea izango da beste saridun bat, baita Inmaculada Lucía Sarachaga 'Inma Shara', munduan dagozan sei emakume orkestra-zuzendari gazteenetako bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu