Malagako The Filetones eta Rise To Fall bilbotarrek irabazi dabe Bilbao Hiria XXI. Pop Rock lehiaketea
2009-12-18 14:20 MusikeaPop-rock arloan, No Aloha talde madrildarra geratu da lehiaketako bigarren postuan eta La Banda del Yuyu gironarrak izan dira hirugarrenak.
Metal arloan, barriz, Bilbo Hiria XXI. Lehiaketearen irabazlea Rise To Fall talde bizkaitarra izan da. Bigarren Akatu iruñearrak izan dira eta hirugarren postuan, Mendeku Itxua usurbildarrak geratu dira.
'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketearen 21. edizinoak badaukaz irabazleak: Pop-rock kategorian, Malagako The Filetones taldea eta Metal arloan, barriz, Ride To Fall bilbotarrak. Finala Bilborock aretoan izan zan atzo eta 400 zale egon ziran kontzertuak ikusten.
Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, Pop-rock arloan, No Aloha talde madrildarra geratu da lehiaketako bigarren postuan eta La Banda del Yuyu gironarrak izan dira hirugarrenak.
Metal arloan, barriz, Bilbo Hiria XXI. Lehiaketearen irabazlea Rise To Fall talde bizkaitarra izan da. Bigarren Akatu iruñearrak izan dira eta hirugarren postuan, Mendeku Itxua usurbildarrak geratu dira.
Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailaren zinegotziak datorren martitzenean, abenduak 22, emongo dau lehiaketearen parte-hartzaile guztien postuen barri udaletxearen prentsa aretoan. Ganera, urte honetako kontzertuetan egon diran ikus-entzuleen artean 2010eko Bilbao BBK Live jaialdirako abonuak zozketatuko dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!