Datorren urtean ez da munduko surf txapelketako probarik izango Mundakan

Bizkaie! 2009-12-18 11:05

'Hamar urte daroaz Mundakak proba hau antolatzen baina arazo ugari egoten dira behar dan moduan egiteko. Hori dala eta, probea egiteko epeak beteteko arazo larriak sortzen dira Mundakan', adierazo dau antolakuntzeak ohar baten bitartez.

Orain arte Mundakan egiten zan ASP Surf Zirkuituko probea 2010ean ez da egingo. Hori jakinarazo dau ASPk, lehiaketa honetako babesleak.

'Hamar urte daroaz Mundakak proba hau antolatzen baina arazo ugari egoten dira behar dan moduan egiteko. Hori dala eta, probea egiteko epeak beteteko arazo larriak sortzen dira Mundakan', adierazo dau antolakuntzeak ohar baten bitartez.

'Mundakakoa munduko ezker olatu onenetarikoa dan arren, 1999tik aurrera egun gutxi egon dira surfean egiteko beharrezkoak diran olatuakaz eta txandak hurreko beste hondartza batzuetan egin behar izan dira', esan dau ASPk.

1999tik, 2001ean eta 2005ean geratu da probea bertan behera. Urdaibaiko olatu honen ganean munduko surflari askok lortu dabe irabazle izatea: Mark Occhilupo (1999), Shane Dorian (2000), Andy Irons (2002), Kelly Slater (2003), Luke Egan (2004), Bobby Martínez (2006 eta 2007), C.J. Hobgood (2008)edo Adriano de Souza (2009).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu