BAT Basque Team-eko kirolariak Umeen Gabonetako Parkean

Bizkaie! 2009-12-17 17:34

Bertan izango dirala egiaztau daben kirolarien artean, Alberto Iñurrategi mendizalea, Efrén Vázquez pilotua, Jon García (taekwondoa) eta Maider Unda (burruka librea) burrukalariak, Irati Anda eskalatzailea, Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaileak edota Aitor Oroza txirrindulari paralinpikoa nabarmen daitekez.

Euskadin eliteko kirola sustatzeko asmoz eratu zan BAT Basque Team Fundazinoa BECen izango da, Umeen Gabonetako Parkean (UGP). Kirolari ezagun-ezagunak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren erakustokian izango dira barikuan, abenduak 18. Bertan, errokodromo bat be izango da, eta burruka libre eta taekwondo erakustaldiak antolatuko dira.

Bertan izango dirala egiaztau daben kirolarien artean, Alberto Iñurrategi mendizalea, Efrén Vázquez pilotua, Jon García (taekwondoa) eta Maider Unda (burruka librea) burrukalariak, Irati Anda eskalatzailea, Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaileak edota Aitor Oroza txirrindulari paralinpikoa nabarmen daitekez. Horreek guztiak Kultura Sailaren erakustokian izango dira bariku arratsaldean, 15:30etatik 20:00etara bitartean.

Eliteko euskal kirolaren ordezkari horreekaz berba egiteaz gan, bertara inguratzen diranek errokodromoan trebatzeko aukerea be izango dabe egun osoan, Irati Andaren kategoriako eskarmentu handiko espezialista baten eta beste monitore batzuen laguntzaz. Era berean, 17:00etatik 18:00etara bitartean, Irati Andak burruka librearen erakustaldia eskainiko dau. Beijingeko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren, Andak brontzezko dominea lortu barri dau espezialidade horren Munduko Txapelketan. Amaitzeko, 18:00etatik 19:00etara, beste erakustaldi bat eskainiko da; oraingo honetan, azken olinpiadan taekwondo burruka-motan parte hartu ebana, Jon García izango da erakustaldiko protagonistea.

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da BAT Basque Team-en helburua, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan daien goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzeak bultzatzen dau Kultura Sailaren bitartez, Euskal Irrati Telebistagaz (EITB) batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu