The Filetones, Rise To Fall eta Meneo taldeek irabazi dabe Bilbo Hiria XXI. Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2009-12-22 17:38   Musikea

Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketaren 21. edizinorako on-line egindako inskripzinoak 2.000 baino gehiago izan ziran. Horreek guztiak Euskal Herriko, Estaduko eta Europako taldeak, lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko prest. Lehenengo aukeraketea eginda, 1019 banda onartu ziran lehiaketan jarraitzeko eta epaimahai profesionalak 48 talde aukeratu zituan.

Pop-rock kategoriako lehen saria Malagako The Filetones taldearentzat izan da. Metalean, Bilboko Rise to Fall taldea izan da irabazlea eta Joera Barrietan Bartzelonan finkatutako Meneo taldea.

Pop-rock kategorian Madrileko No Aloha eta Gironako La Banda del Yuyo geratu dira bigarren eta hirugarren. Metalean, barriz, Akatu eta Mendeku Itxua geratu dira bigarren eta hirugarren.

Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketaren 21. edizinorako on-line egindako inskripzinoak 2.000 baino gehiago izan ziran. Horreek guztiak Euskal Herriko, Estaduko eta Europako taldeak, lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko prest. Lehenengo aukeraketea eginda, 1019 banda onartu ziran lehiaketan jarraitzeko eta epaimahai profesionalak 48 talde aukeratu zituan. Urrian, zemendian eta abenduan banda horreek zuzenean jo dabe Bilborockeko eszenatokian.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia, Jon Sustatxa, izan da epaimahaiburua. Honen hitzetan jente asko joan da kontzertu guztietara eta asko izan dira botazinoetan parte hartu dabenak: 'Hiru egunetan Bilborockeko aretoa ganezka egon zan eta kontzertuen ostean jente askok emon eban botoa'. Aurten ikusleek botoa emoteko aukerea euki dabe lehenengo aldiz. Beraz, ikusleak be epaimahaikide ibili dira. Botazinoetan parte hartu dabenen artean 6 abonu zozketatuko dira Bilbao BBK Live 2010rako.

Bilborock hobetzeko lanakaitik, udabarritik udagoienera aldatu dira kontzertuak eta 'oso positiboa izan da' Sustatxak azaldu dauenez.

Epaimahai profesionalak Euskal Herriko eta Estaduko banden maila oso ona izan dala azpimarratu dau eta maila teknikoa aurten handiagoa izan dala. Metalaren kategorian parte-hartzaile asko egon dira; ondoren, Pop-rocka dator, lehengo moduan; eta azkenik, Joera Barriak.

Ikusleen batez besteko edadea 29 urtekoa izan da.

Aurten Pop-rock eta Metalaren finalak zuzenean eskaini zituan EITB 3ren Gaztea Live kanalak eta Fnac-ek sari bat emon deutso Peter Punkcabaret bandari webaren bidez boto gehien lortu dituan taldea izateagaitik. Hauxe izan da saria: Fnac-en sare guztian diskoaren banaketea egitea eta aurkezpen-kontzertuak sareko dendarik garrantzitsuenetan.

Temple of Metal alkartearen saria, barriz, Rise to Fall bizkaitarrentzat izan da.

1988ko urrian jarri zan abian Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketea eta ordutik hona, urtetik urtera, parte hartu daben taldeen kopurua handiagoa izan da. Lehen edizinoetan, batez beste, 170 talde inguruk parte hartzen eben eta aurten, ostera, 1.019 izan dira parte-hartzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu