Bizkaiko Txistularien Alkarteak Gabonetako kontzertua eskainiko dau abenduaren 21ean Getxon
2009-12-18 09:31 MusikeaGabon-kantak eta herri-kanten moldaketak interpretautako ditu txistularien taldeak, beste musika tresna batzuez lagunduta. Algortako El Redentor eleizan egingo dan kontzerturako (19:00etan) sarrerea dobakoa izango da.
Bizkaiko Txistularien Alkarteak Gabonetako kontzertua eskainiko dau abenduaren 21ean Algortako (Getxo, Bizkaia) El Redentor eleizan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Oraingoan, Gabon-kantak eta herri-kanten moldaketak interpretautako ditu txistularien taldeak, beste musika tresna batzuez lagunduta. Kontzerturako sarrerea dobakoa izango da, Getxoko Kultur Etxetik jakinarazo dabenez.
Txistularien alkarte bizkaitarrak 2000. urtean hasitako kontzertu zikloaren barruan dago saio hau. Horren bidez, txistu-musikea zabaldu gura dau taldeak Gabonetan, Gabon-kantez eta herri-konposizinoez osotutako errepertorioa ezagutzera emonaz. Ganera, beste herri-kanta batzuk be interpretetan ditu txistu-musikarako moldatuta eta beste musika-tresna batzuek lagunduta, berbarako biolontxeloagaz eta pianoagaz.
Bizkaiko Txistularien Alkartea 1982an sortu zan lurraldean txistuaren inguruko jarduerak bultzatzeko amesagaz. Ganera, alkarteak tresna horren interpretazino-modu barriak zabaldu eta egile barriak sustatu gura ditu.
Alkartearen jarduerea hasi zanetik, taldeak hainbat saio eskaini ditu Bizkaian eta tradizinozko herri-kantak berreskuratu ditu. Ganera, beste lan batzuk be interpretau ditu abesbatzek eta hari- eta haize-tresnek lagunduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!