The Uski´s eta Etxe taldeek kontzertua eskainiko dabe Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-12-21 13:40   Musikea

Musikari bizkaitarren emonaldia 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon 'Marigoran Kikunbera' lelopean egingo dan Ibilaldiaren aldekoa da. Sarrerak salgai dagoz Bermeoko Batzokiaren azpian dagoan Ibilaldiaren dendan, 5 euroan. Kontzertua 22:00etan hasiko da.

The Uski's taldeak eta Etxe musikariak kontzertua eskainiko dabe datorren zapatuan, abenduak 26, Bermeoko Kafe Antzokian, 22:00etan hasita. Musikari bizkaitarren emonaldia 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon 'Marigoran Kikunbera' lelopean egingo dan Ibilaldiaren aldekoa da.

Sarrerak salgai dagoz Bermeoko Batzokiaren azpian dagoan Ibilaldiaren dendan, 5 euroan. Agortzen ez badira, sarrerak kontzertuaren egunean bertan erosi ahal izango dira Kafe Antzokian 21:00etatik aurrera. Taldeek euren lan barrietako kantak aurkeztuko ditue.

The Uski's taldearen hirugarren lanak 'Katuek bezala' dau izena. Etxe (Iñaki Etxezarraga) musikari berriztarraren azken diskoa 'Heldu eskutik' da. Bere esanetan, lan barri hau 'rock zaleagoa' da, eta musika aldetik 'alaiagoa'. Berbei jagokenez, barriz, maitasuna da gai nagusia, baina 'puntu malenkoniatsu' bategaz idatzita.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu