Polonian, Poznaneko unibersidadean, 2011ra arte egongo da euskera lektoretza

Bizkaie! 2008-11-06 14:27   Euskerea berbagai

Josune Ariztondo Kultura diputaduak eta Juan Ignacio Pérez UPV/EHUko Erretoreak lankidetza hitzarmena sinatu dabe lektoretzak indartzeko Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz Unibersidadean (euskerakoa) eta Euskal Herriko Unibersidadean (Europa ekialdeko hizkuntzak).

Josune Ariztondo Kultura diputaduak eta Juan Ignacio Pérez UPV/EHUko Erretoreak lankidetza hitzarmena sinatu dabe lektoretzak indartzeko Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz Unibersidadean (euskerakoa) eta Euskal Herriko Unibersidadean (Europa ekialdeko hizkuntzak).

Hitzarmen honek luzatu egiten dau erakundeek sinatutako aurreko hitzarmena, 2011ra arte. Beraz, ordura arte Poznaneko Unibersidadeak euskerako lektore bat izango dau eta Letren Fakultadeak polonierako eta turkierako lektore bana izango ditu.

Euskal erakundeon arabera, lektoretzea 'hizkuntzen eta kulturen arteko trukearen dinamizatzailea da Europan'. Euskera irakastetik harago, Poznaneko lektoretzea benetako kultur enbajada bihurtu da, eta haren bidez ikastaroak, tailerrak eta kultur-ekintzak antolatzen dira euskal kultura, folklore eta artearen inguruan.


Balantze positiboa

Ikasturte honetan UPV/EHUn 26 ikasle dagoz matrikulauta poloniera eta turkierako mailaren batean. Urtero UPV/EHUtik poloniera edo turkierako maila altua daukien 10 bat ikasle titulatzen dira. Diplomadun horreetariko gehienek itzulpengintzan, hezkuntzan, kultur gestinoan, merkataritzan edota erakunde publikoetan egiten dabe bide profesionala.

Bestalde, aurreko ikasturtean Adam Mickiewicz Unibersidadean 14 ikaslek euskerako klaseak hartu zituen. Ikasleek 240 eskola-ordu hartzen ditue. Era berean, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek egonaldiak egiten ditue Euskal Herrian, eskolan ikasitakoan sakontzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu