'Hitzetik Hortzera' barria ETB-3n
2008-10-17 11:33 Bertsolaritzea'Hitzetik Hortzera' saioaren denporaldi barria barrikuntzez ganezka dator, izan be, aurkezle barria eta emisinorako kate barria ditu. Sortu barri dan ETB-3 katean izango da saioa ikusgai eguenetan gaueko 21:30etik aurrera eta Amaia Uribe izango da aurkezlea.
Atzo, urriak 16, hasi da 'Hitzetik Hortzera' saioaren denporaldi barria barrikuntzez ganezka, izan be, aurkezle barria eta emisinorako kate barria ditu. Sortu barri dan ETB-3 katean izango da saioa ikusgai eguenetan gaueko 21:30etik aurrera eta Amaia Uribe izango da aurkezlea. Domekatan, barriz, ETBko lehenengo katean izango da ikusgai.
Barrikuntzakaz jarraituz, Jon Artano izango da 'Hitzetik Hortzera'-ko zuzendaria eta Izaskun Bernedoren ardurea izango da errealizazinoa. Saioa guztiz itxurabarrituta dator eta eduki barriak ditu, berbarako, zuri-baltzeko bertsoak eta lehiaketea. Edozelan be, bat-bateko bertsoek jarraituko dabe saioaren ardatza izaten.
Lehenengo saioan bat-bateko bi saioren barri izan da eta Iparraldeko I. Bertsolari Xapelketea hastear dagoala, Iparraldean bertsolaritzea zertan dan azaltzen dauen erreportajea eskaini ditue.
'Hitzetik Hortzera' programeak 20 urte beteko dituala eta, unerik gogoangarrienak erakusten dituan atal bat estreinau dabe eta Lazkao-Txikiren zuri-baltzeko bertso bat gogora ekarteko aukerea be izan dabe ikusleek.
Bizkaiko Txapelketeak be izan dau tartea saioan. Bitxikeria legez, Amaia Uribe saioko aurkezle barriak Txapelketa honetan parte hartzen dauen hirugarren aldia izango da. Bizkaiko Txapelketaz gan, Eskolarteko eta BBKko bertso txapelketetan parte hartu izan dau Amaiak. Asko dauka Jon Lopategi bertsolariari eskertzeko, bera izan baita mundu honen gorabehera guztiak erakutsi eta bertsogintzan trebatu dauena. Ikusentzunezko komunikazino ikasketak egin ditu Amaiak eta orain arte Euskal Telebistako albistegietan ibili da beharrean. Hemendik aurrera 'Hitzetik Hortzera' saioaren gidaritzeagaz buztartuko dau lan hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!