Arrigorriagako VIII. Umorea Labur jaialdiak Loli Astoreka omenduko dau
2009-12-15 13:46 BarriakLanbarri Kultura Alkarteak antolatuta, Arrigorriagako Umorea Labur jaialdian 20 film labur lehiatuko dira abenduaren 15etik 19ra bitartean. Lehiaketaz kanpo, Loli Astoreka aktoreari omenaldia egingo jako eta Ohorezko Txantxarria saria jasoko dau. Emonaldiak Arrigorriagako Lonbo Aretoan egingo dira.
Lanbarri Kultura Alkarteak antolatuta, Arrigorriagako Umorea Labur jaialdian 20 film labur lehiatuko dira abenduaren 15etik 19ra bitartean. Lehiaketaz kanpo, Loli Astoreka aktoreari omenaldia egingo jako eta Ohorezko Txantxarria saria jasoko dau. Emonaldiak Arrigorriagako Lonbo Aretoan egingo dira.
Jaialdiaren zortzigarren ekitaldia abenduaren 15ean hasiko da arratsaldeko 19:30ean. Zabaltze ekitaldian, Arrigorriagako Artizarra musika eskolako kideek kontzertua eskainiko dabe eta 11 ken 1 taldeak antzezlana egingo dau. Danetara, antolakuntzak jaso dituan 90 film laburren artetik 20 aukeratu ditu: 'Manual práctico del amigo imaginario (abreviado)', 'Tachaaan!', 'Episodio VII', 'Niño Balcón', 'El momento justo', 'El último golpe', 'Ahate Pasa', 'El nunca lo haría', 'Malditos pandilleros', 'Con ustedes Santiago Oriol... a la caza del Basajuan', 'Fémina Domus', 'Perros de presa', 'Lala', 'Amona Putz', 'La rubia de Pinos Puente', 'A las once', 'Mandarinas', 'Videoclub', 'Socarrat' eta 'En la otra camilla'. Aukeraturiko film laburrak abenduaren 16an 21:00etan, abenduaren 17an 19:30ean eta abenduaren 18an 19:30ean proiektauko dira.
Epaimahaia Iban Garate eta Susana Soleto aktoreek, Alberto J. Gorritiberea zuzendariak, Ana Valdeolivas argazkilariak eta Fernando Lopez del Castillo Gasteizko Film Commissioneko kideak osotu dabe. Aitatutako horreek banatuko ditue film labur onenaren, zuzendari onenaren eta emakumezko eta gizonezko aktore onenaren sariak. Era berean, Publikoaren saria eta Gaztea saria be banatuko dira. Azken sari hori, Arrigorriagako institutuko ikasleek banatuko dabe. Saria jasoten daben guztiek 600 euro eta Txantxarria garaikurra jasoko dabe, lehen saria jasoten dauenak salbu. Sari potoloa jasoten dauenak 1.200 euro eta garaikurra jasoko ditu.
Lehiaketaz kanpo
Lehiaketara aurkeztuko diran filmen proiekzinoaz gan, jaialdiak programazino betea dakar. Abenduaren 16an, 19:30ean herriko film laburren saio bat izango da. Horrezaz gan, emakumeek zuzenduriko film laburrei eskainitako ziklo bat be izango da eta besteak beste, V.O., Mañana, Pasemos al Plan B eta Espermazotoides proiektauko dira. Abenduaren 17an, 21:00etan, Hamaika antzerki taldearen antzezlanaz gozau ahal izango da. Loli Astorekaren omenez, Ramon Barearen 'Pecata minuta' filma proiektauko da hilaren 18an, iluntzeko bederatzietan.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 19an egingo da 20:30ean hasita. Ekitaldi hori aurkeztuko dabe Patxi eta La Cubana bikoteak eta ekitaldi horren barruan emongo jako Ohorezko Txantxarria Loli Astorekari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!