Aitor Mendiluzek eta Jone Alberdik irabazi dabe IX. Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketea

Bizkaie! 2009-12-15 10:56   Bertsolaritzea

Aitor Mendiluze bertsolari irurarraren 'Nork ez du lorerik entzun?' lanak Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketearen 9. edizinoko gailurra jo dau. BECen zazpigarren postua lortutako bertsolaria ispiluagaz izandako alkarrizketa batean oinarritu da sorta saritua osotzeko. Gazteen mailan, barriz, Jone Alberdi urretxuarraren 'Bizitzaren bila' lana izan da onena.

Aitor Mendiluze bertsolari irurarraren 'Nork ez du lorerik entzun?' lanak Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketearen 9. edizinoko gailurra jo dau. BECen zazpigarren postua lortutako bertsolaria ispiluagaz izandako alkarrizketa batean oinarritu da sorta saritua osotzeko. Gazteen mailan, barriz, Jone Alberdi urretxuarraren 'Bizitzaren bila' lana izan da onena.

Algortako Bertsolari Eskoleak (ALBE) Balendin Enbeita 9. Sariketea abiatu eban pasa dan garagarrilean. Zehaztutako arauen arabera, bertso-jartzaileek urriaren 1era arte izan eben epea nahi beste bertso-sorta bialtzeko lehiaketara. Epea amaituta, ALBEk aukeratutako epaimahaiak lan handia izan dau aurkeztutako sorta guztien artean onenak aukeratzen. Mirari Azulak, Trino Azkoitiak, Juanjo Respaldizak eta Joseba Santxok osotu dabe epaimahaia. Ondokoen lanak saritu ditue, eta, beraz, ondoan adierazotako sariak emongo jakez datorren zapatuan, abenduaren hemeretzian, ALBEren urteroko Ahobien Galan:

• Nagusien maila (+18)

1. Aitor Mendiluze (Irura) Txapela, 1.200 euro eta garaikurra.
2. Nikolas Zendoia (Zarautz) 900 euro eta garaikurra.
3. Jone Uria (Getxo) 600 euro eta garaikurra.

• Gazteen maila (<18)

1. Jone Alberdi (Urretxu) Txapela, 300 euro eta garaikurra.
2. Ainhoa Mujika (Beasain) 150 euro eta garaikurra.
3. Imanol Uria (Getxo) 90 euro eta garaikurra.


Ahobien Gala

Urtea amaitzear dago eta agurrerako ALBEk gala antolatu dau. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Andres Isasi Musika Eskolan eta egitaraua mamitsua eta sorpresaz betea izango da:

• Ondo etorriko otamena.
• Bertso-saioa: Aitor Sarriegi, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Jone Uria.
• Eskolako gazteenen emonaldia.
• Urtearen errepasoa argazki bidez.
• Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketearen sari banaketea.
• Agurrerako bertso-sorta.


Informazino gehiago:

Ekitaldiaz:
http://goiena.net/blogak/albe/ix-ahobien-gala
Lehiaketaz:
http://goiena.net/blogak/albe/balendin-enbeita-bertsopaper-lehiaketa
http://tinyurl.com/y8n2y96

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu