Bizkaiko artisautza-jarduera profesionalaren gune izango da Bilboko Artisautza Azokea
2009-12-16 14:50 KultureaKarpa klimatizatu handi baten azpian, Arriaga Antzokiaren ondoan jarrita (Bilboko Alde Zaharrean), arte eta sormeneko azoka hau —tradizinoaren eta barrikuntzearen artean- zabalik egongo da abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra arte.
Bilboko Artisautza Azokeak, aurten be, beste urte askotan egin dauen moduan, bere ateak zabalduko ditu Bizkaiko artisautzako jarduera profesionalaren gune nagusi izateko amesagaz.
900 metro koadroko karpa klimatizau handi baten azpian, Arriaga Antzokiaren ondoan jarrita (Bilboko Alde Zaharrean), arte eta sormeneko azoka hau –tradizinoaren eta barrikuntzearen artean- zabalik egongo da abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra arte.
Danetara, hogei bat egun izango ditu Euskadin egiten diran azoka danetan luzeenak; parte-hartzaileen esanetan, Bizkaiko garrantzitsuenetako bat da, tailerren profesionaltasunagaitik, kalidadeagaitik, aniztasunagaitik eta gure Lurralde Historikoko Gabonetako erreferente argia izatea lortu dauelako. Aurtengoa 27. edizinoa izango baita.
Azoka hau SORTZEN, Bizkaiko Artisau Sortzaileen Elkarteak antolatzen dau Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta RENFEren babesagaz.
Bizkaiko lau azoka garrantzitsuenak Bilbo, Durango, Getxo eta Mungiako Artisautza Azokak dira.
Aukeratutako 48 tailerren obra bakarrak
Azoka honen ezaugarri nabarmenetako bat da artisautzako tailer profesionalen topagune izatea lortu dauela da, prozesu zorrotz bati jarraituz. Prozesu honen bitartez, danaren gainetik, kalitatea eta barritasuna bermatu gura dira.
Aukeraketa zorrotz honen ostean, aurten, danetara, Bilbon hainbat jatorriko 48 tailerrek parte hartuko dabe. Horreen artean, 20 Bizkaikoak dira, 26 Estaduko hainbat lekutakoak (Madril, Asturias, Galizia, Kantabria, Burgos, Valentzia, Balearrak, Alacant, Segovia, Avila, Katalunia…) eta bi Frantziakoak.
Helburua da Bizkaiko tailerren produktuak eta lan egiteko erak beste leku batzuetakoakaz erakustea eta buztartzea. Eskatzen dan baldintzea da artisautza-lan onenak batzea hogetaka egun honeetan erakutsiko dituen milaka piezatan, artisten kolektibo honen jakite osoaz egindako obra bakar eta esklusiboak izan daitezan.
Artisautzea oparitzea
Lortu gura dan beste helburu bat ondokoa da: herritarrak artisautza 'oparitzera' animetea, jatorrizko eta kalidadeko produktuak baitira. Horregaz batera, Bizkaiko artisautza sustatzeko helburua be badago.
Erronka barria: 83.000 bisitariren kopurua gainditzea
Bilboko Artisautza Azoka Bizkaiko Gabonetako garaiaren barruko jarduera klasiko legez finkatu ostean, edizino honetarako erronka barria 100.000 bisitara ailegetea da.
Horretarako, erakutsi beharreko produktuen kalidadeaz eta esklusibotasunaz ganera (ehunak, narrua, bitxiak, zeramikea, egurra, beira, eskulturea, jostailuak, urregintzea…), jarduera paraleloak be egingo dira. Jarduera horreen artean, aurreko edizinoetan legez, honeek nabarmendu daitekez: Pieza Bitxien, Erakustoki Onenaren Lehiaketak, papera fabriketako tailerrak, tindatzea, zuzenean forjetako tailerrak, kontzertuak, umeentzako parkeak…
Parte-hartzaile barriak
Barritasun moduan, edizino honetarako aukeratu diran 48 tailerren barruan, Azokeak aurten partaide barriak izango ditu, hala nola 'Zamua' Bizkaiko tailerrak (Muxikakoa), 4, 8 eta 12 bilbeko pedal bidezko ehungailuetan piezak egiten dituana, hainbat lotura eta material noble erabilita, algodoia, kasurako. 'Roux bijoux', Gorlizko bitxigintza-tailerra, argizari galduzko piezak txapa eta zilarrezko harian oinarriturik egiten dituena; 'Carmen', (Mañarikoa) gres txamoteatuzko zeramikearen sortzailea, buztinezko plantxa, txurro, modelatu eta hustuketa bidez eginda eta 'Seda en Color', (Bilbokoa) brotxa, pintzel, belaki edo aerografo bidez tindautako artile eta zetazko piezak, estanpazinoak eta ehuna tindagaian murgilduz Batik eta Shibori egiten dituana.
Beste autonomia erkidego batzuetatik, lehenengoz parte hartuko dabe hurrengo honeek Bilboko Artisautza Azokan: 'Taller Rompecabezas' Madrilekoa (jokoak eta jostailuak); 'Taller Viola' A Coruñakoa (lora sikuak); 'Claudia Casanovas' Mallorcakoa eta 'Verde Papel-Paperontzia' Valentziakoa (papera); 'Algend Art' Balearretakoa (kalabaza hustuak eta margoztuak); 'Consuelo y Ernesto', Balearretakoa (urregintzea) eta 'Jota Punto' Segoviakoa (bitxigintzea); 'Laborna' Asturiaskoa (zeramika) eta 'Veo Veo... Títeres' Asturiaskoa (goma-aparra).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!