Mugiment Mahaia martxan
2025-10-23 07:48 KultureaJarduera Fisikoaren sustapena eta euskal gizartearen ondoizate integrala helburu.

Lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ibone Bengoetxeak, Zornotzako Zelaieta zentroan aurkeztu dau Mugiment Mahaia: Jarduera Fisikoaren sustapena eta euskal gizartearen ondoizte integrala helburu dituan foroa. Aurkezpen ekitaldian ehun persona inguru batu dira eta horreetako askok aurrerantzean Mugiment Mahaia osotuko dabe: euskal erakundeetako ordezkariak, Jarduera Fisikoaren sektoreko eragileak eta, barrikuntza modura, mahaiaren zeharkako izaerea dala eta, euskal gizartearen ondoizateagaz konprometidutako sektore askotako eragileak.
Lehendakariordeak azaldu dauenez, gure ardatz nagusietako bat da personak erdigunean jartea eta, horretarako, legegintzaldi honetan hartutako konpromiso nagusietako bat da ekintzak martxan jartea euskal gizartea ondoizatean hazteko, modu integralean: personen ondoizate integralak osasun fisikoa eta emozionala barrubatzen ditu eta horrek gidatu behar dau gure Agendea datozen urteetan. Gure helburua aldaketa sozial erreala eregitea da, ekintzarako aukerea eskainiz, sinergiak sortuz eta inplikautako eragileakaz koordinauta lan eginez. Hori da Mugiment programearen izaerea.
Bengoetxearen eretxiz, Mahairen funtzionamendua ondokoa izango da: banakako batzarrak izango dira eragile bakotxagaz, baita taldekako bilerak be, gai zehatzen arabera eztabaidatzeko eta lanketak egiteko. Mahaia, bere osotasunean, gitxienez urtean birritan batzartuko da, urteko jarraipen eta ebaluaketa txostenen argitalpenagaz bat eginez. Barrikuntzak 2025-2030 Mugiment Ekintza Planean: konpromisoen jarraipen interaktiboa egiteko aplikazino informatikoa aurkeztu da Lehendakariordeagaz batera, aurkezpenean parte hartu dau Gorka Iturriagak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendariak. Zuzendariak aurkeztu deutsoz Mahaiari 2025-2030 Mugiment Ekintza Planaren oinarriak eta, era berean, Planean inplikautako eragile guztiek hartutako konpromisoen jarraipen interaktiboa egiteko balioko dauen aplikazino informatikoa aurkeztu dau. Momentuz, aplikazinoak Eusko Jaurlaritzako departamendu eta zuzendaritza ezbardinetatik hartutako konpromisoak dagoz jasota aplikazinoan. Helburua da datozen hilebeteetan eragile eta erakundeak Planera batzea, euren konpromisoak txertatzen aplikazinoan eta, modu honetara, jarraipen eta ebaluazino personalizatua egin ahal izatea konpromisoen betete maileari jagokonean.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Gorka Iturriagak, azpimarratu dauenez, gaur hemen batu garen erakundeetako ordezkari eta eragile guztiok aukerea dogu gure jakituria, gure baliabideak eta alkarlanean ekarpenak egiteko. Tresna honek maila guztietan hartzen diran konpromiso eta ekintza guztiak leku berean batuta izateko aukerea emoten deusku eta, holan, herri-ikuspegia izateko aukerea izango dogu.
Datozen hilebeteetan, Eusko Jaurlaritzea banaka batzartuko da Mugiment Mahaia osatzen daben eragile eta erakunde guztiakaz Planari egiteko dituen ekarpenak jaso eta laguntza-teknikoa eskaintzeko konpromiso eta ekintzak aplikazinora igoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!