Gipuzkoako parrokoen gehiengo zabalak idatzia sinatu dau Munilla Gotzain barriaren izendapenagaz desadostasuna adierazoz

Bizkaie! 2009-12-15 14:51

Gipuzkoako Parrokoen % 77k (horreen artean 14 Artzipresteetatik 11) kontsentsu zabal bat lortuta beren kezka agertzen dabe idatzi hau sinatuz. Gipuzkoako Elizaren ordezkariek bat eginda dinoe Jose Ignazio Munilla 'ez dala inondik be pertsona egokia Eleizabarrutiaren Gotzain-eginkizuna beteteko'.

Gipuzkoako Parrokoen % 77k (horreen artean 14 Artzipresteetatik 11) kontsentsu zabal bat lortuta beren kezka agertzen dabe idatzi hau sinatuz. Gipuzkoako Elizaren ordezkariek bat eginda dinoe Jose Ignazio Munilla 'ez dala inondik be pertsona egokia Eleizabarrutiaren Gotzain-eginkizuna beteteko'.

la hilebete da Jose Ignazio Munilla Donostiako Gotzain izentau ebela, eta gipuzkoako parroko gehienek adierazpen bat sinatu dabe, Gipuzkoako Elizaren ordezkari barriaren izendapenagaz beren desadostasuna agertuz.

110 Parrokoetatik 85ek azaldu dabe euren 'samina eta kezka', Gotzain barria izendatzerakoan izandako azpi-asmoa eta erabili dan prozedurea. Danetara, 131 izan dira sinatzaileak, aktiboan dagozan gipuzkoar abadeen gehiengo zabala; eleizbarrutiko abadeak, nahiz eta abade erlijiosoak izan manifestuagaz bat egin dabenak.


Desadostasuna eta gaitzespena

Gipuzkoako Eleizbarrutian pastoral ardurea daben abade eta erlijiosoek beren 'desadostasuna eta gaitzespena' azaldu dabe izendapenagaz eta saminez salatzen dabe erabagi hau hartzean Elizbarrutiko Elizaren eta bere erakundeen sentipena kontuan ez hartu izana. Gainera dinoe Jose Ignazio Munilla Gotzainaren ibilbidea 'Eleizbarrutiko lan-ildoetatik urruti dagoala eta ez dauela holakoakaz bat egiten'.


Pastoral hautuekin bat egitea

Abadeek dinoe 'bat egiten dabela' orain arte Eleizbarrutian egituratu diran pastoral ildoakaz eta eleiz estiloagaz, eta beren borondatea eta konpromisoa agertzen dabe 'urte honeetan egindako hautapen pastoralei eutsi' eta horreen arabera jarraitzeko. Gainera, ziur dagoz ondoan izango dabela aurrerantzean be euren kristau fedeagaz leial diran 'sinistedun askoren lankidetzea'.


Gipuzkoako Elizaren abade eta erlijioso pastoral kargudun honeek

Gure Eleizbarrutirako gotzain barria izentau dabela eta, Gipuzkoako Eleiz alkarteko abade eta erlijioso garenez, lekuko gure Elizaren aurrean dogun erantzukizunak eraginik, honako hau azaldu nahi dogu:

• Saminez eta kezka handiz hartu dogu Jose Ignacio Munilla jaunaren izendapena Gipuzkoako Eliza presiditzeko eta gidatzeko. Gure Eleizbarrutiko eleiz jarduerearen gaitzespen zehatza moduan eta, orobat, norabidea aldatzeko ekimentzat hartu dogu.
• Aditzera emoten dogu ez gatozela bat eta gaitzetsi egiten dogula Jose Ignacio Munilla gure Eleizbarrutiko Gotzain izendatzeko izan zan azpi-asmoa eta erabili dan prozedurea. Deitoratu egiten dugu hain garrantzitsua dan arazoa aurrera eroateko gure Eleizbarrutiaren eta beraren erakunde pastoral en sentimena aintzakotzat hartu ez izana eta errespetau ez izana.
• Badakigu Jose Ignacio Munilla jaunak bere abade-lanean izan dauen ibilbidea Eleizbarrutiko lan-ildoetatik urruti dagoala eta ez dauela holakoakaz bat egiten. Beraz, uste dogu ez dala inondik be pertsona egokia gure Eleizbarrutiaren Gotzain- eta Artzain-eginkizuna beteteko.
• Aditzera emoten dogu bat gatozela gure Eleizbarrutian, Vatikanoko 110 Kontzilioaren espirituari leial erantzunez, oraino landu dogun ildo pastoralagaz eta eleiz ereduagaz, gure Gotzainek suspertua eta gidatua izan dalarik.
• Eta horrexegaitik, Jesu Kristoren ebanjelioagazko leialtasunak, Elizagazko maitasunak eta gure herria zerbidu nahiak eraginik, behin eta barriro dinogu, gure kristau-alkarteen aurrean, urte honeetan egin doguzan hautapen pastoralei eutsi nahi deutsegula eta horreen arabera jarraitu lanean.
• Ziur gagoz geugaz izango dogula Espirituaren indarra eta sinistedun askoren lankidetzea, une nahasi honeetan beren kristau esperientziaren emoitzarik onena eskaintzen jarraituko dabelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu