Egitarau potoloa Okelar, Mutrikuko Bertsopaper Sariketearen XXV. urteurrenagaz bat
2009-12-17 10:51 BertsolaritzeaHogeita bost urte bete dira aurten Mutrikuko lehen bertsopaper sariketea antolatu zanetik. Tarte horretan, sariketeak bere bidea egin dau eta orain urteurren berezia tarteko Mutrikuko Bertso Eskoleak atzera begirako propioa egin eta 'Okelar: Ahotik paperera' liburua argitaratu dau. Bi lan edo liburuxka dira.
Hogeita bost urte bete dira aurten Mutrikuko lehen bertsopaper sariketea antolatu zanetik. Tarte horretan, sariketeak bere bidea egin dau eta orain urteurren berezia tarteko Mutrikuko Bertso Eskoleak atzera begirako propioa egin eta 'Okelar: Ahotik paperera' liburua argitaratu dau. Bi lan edo liburuxka dira. Batetik, Okelar anaien omenez argitaratutakoa, euren bizitza eta bertsoen barri emoten dauena. Okelar anaien bertsokera bereziaz hobeto gozetako zenbait bertso saio batzen dituan DVDa gehitu deutsie liburuxkeari.
Bestetik, bertsopaper sariketako sorta irabazleak batu ditue, 25 danetara, egileek argitalpen honetarako propio idatzitako berbaurre eta guzti.
Bat-bateko bertsolariak izan dira Roman eta Modesto, Okelar anaiak. Hizkerea da euren ezaugarririk bereziena, bertsoak be berbetan egongo balira moduan botaten ditue. Euren hizkera eta bertsokera apartagaz gozauko dau irakurleak liburuaren lehen zatian. Bigarrenean ez da bat-bateko bertsorik. Etxeko bakardadean idatzi eta ondoren plazaratuak topauko ditu bertan irakurleak. Ahotik papererako bidaia egingo dau liburua irakurten dauenak.
Kontuak kontu, abenduaren 19an, Santo Tomas azokearen barruan, XXV. Okelar anaiak bertsopaper sariketearen sari banaketa ekitaldia Mutrikuko Goiko Plazan dagoan udaletxeko areto nagusian egingo da. Ekitaldia eguerdiko 13:00etan hasiko da. Ordu erdi geroago 'Okelar: Ahotik paperera' liburuaren aurkezpena izango da.
14:30etan, barriz, bertso-bazkaria antolatu dabe Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunorde Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazugaz. Bazkaritarako sarrerak Iñigo Belen argazki dendan, Osinalde harategian eta Subeltz tabernan eros daitekez.
XXV. Okelar Bertsopaper Sariketa
Hona hemen aurtengo Okelar anaiak bertsopaper sariketako irabazleak:
Helduen maila
- Lehenengo saria: 'Testamentua' (Arrate Illaro Etxebarria). Txapela + 450 €.
- Bigarren saria: 'Zaharra zara Mutriku...' (Xabi Astigarraga Pagoaga). 250€.
- Lehen mutrikuarra: 'Bizitzaren aldaketa' (Juan Mari Agirrezabalaga). 100€.
Gazteen maila
- Lehenengo saria: 'Hurakana datorkigu' (Jone Alberdi Ballina). Txapela + 90€ + oparia.
- Bigarren saria: 'Ez zaie axola haien erabakiak direla eta zer gertatzen ahal den' (Aitor Servier-Etchechuri). 50€ + oparia.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!