'Bilbo Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketako finalak izango dira gaur eta bihar Bilborock aretoan

Bizkaie! 2009-12-16 11:01   Musikea

Gaur, 20:00etan hasita, Metal kategoriako hiru talde finalistek hartuko dabe parte: Rise to Fall (Bilbo), Mendeku Itxua (Usurbil) eta Akatu (Iruñea). Kategoria honetako aurtengo irabazlea euskal talde bat izango da, hiru finalistak Euskal Herrikoak baitira. 'Horrek adierazoten dau metal estiloan euskal taldeak maila altuan dagozala eta gorantz egin dabela', adierazo dabe.

'Bilbo Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketea amaitzear da, gaur eta bihar (Abenduak 16 eta 17) Metal eta Pop Rock kategorietako talde finalistek joko dabelako Bilborock aretoan. Beti legez, kontzertu guztietarako sarrera librea eta dobakoa da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Holan, gaurko emonaldian, 20:00etan hasita, Metal kategoriako hiru talde finalistek hartuko dabe parte: Rise to Fall (Bilbo), Mendeku Itxua (Usurbil) eta Akatu (Iruñea). Kategoria honetako aurtengo irabazlea euskal talde bat izango da, hiru finalistak Euskal Herrikoak baitira. 'Horrek adierazoten dau metal estiloan euskal taldeak maila altuan dagozala eta gorantz egin dabela', adierazo dabe.

Bestalde, eguenean, Pop Rock kategoriako irabazlea aukeratzeko kontzertua egingo da. The Filetones (Malaga), La Banda del Yuyu (Girona) eta No Aloha (Madril) izango doguz eszenatokian.

Antolatzaileen arabera, aurtengo edizinoan jente ugari hurreratu da lehiaketako kontzertuetara eta birritan aforoa beteta egon da. Udan Bilborock eraikinean egin ziran obren ondorioz, 'Bilbo Hiria' lehiaketearen egunak urte amaierara aldatu ziran.

Bestalde, aurten, ikusleek taldeei botoa emoteko aukerea izan dabe. Kontzertuetara joan diranen erdiek euren botoa emon dabe aretoan bertan jarritako kutxetan. Botorik gehien Bilboko Rise to Fall, Malagako The Filetones eta Bilboko Midnight Road taldeek lortu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu