Bilboko Udal Musika Bandeak Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2009-12-17 13:36   Musikea

Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordearen agindupean joko dau Bandeak. Okasinorako aukeratutako errepertorioak, gure tradizioan errotutako doinu herrikoiak, beste kultura batzuetako doinu ezagunakaz buztartuko ditu. Holan, 'Gabonak Munduan' izenburuagaz aurkeztuko dan kontzertuan, James Pierpont-en 'Jingle bells' edo Irving Berlin-en 'White Christmas' ezagunak eta 'Hator, hator' eta 'Olentzero' entzun ahal izango dira.

Udal Musika Bandeak bat egingo dau bariku honetan, hilaren 18an, familiartean gozetako hain kuttunak diran Gabonetako ospakizunakaz eta horretarako, kontzertu berezia eskainiko dau. Eguberritako Kontzertua Zabalkundeko Eraikinean izango da (merkatu zaharra) eta sarrerea dobanekoa izango dan arren, gonbidapenak jaso behar dira (bi personako) Zabalkundeko Markatuan bertan dagoan Turismo Bulegoan. Kontzertua 19:30etan hasiko da.

Hitzordu honetan, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordearen agindupean joko dau Bandeak. Okasinorako aukeratutako errepertorioak, gure tradizioan errotutako doinu herrikoiak, beste kultura batzuetako doinu ezagunakaz buztartuko ditu. Holan, 'Gabonak Munduan' izenburuagaz aurkeztuko dan kontzertuan, James Pierpont-en 'Jingle bells' edo Irving Berlin-en ’White Christmas’ ezagunak eta 'Hator, hator' eta 'Olentzero' entzun ahal izango dira.

Igaz Bandeak Santiago Katedralean emon eban kontzertuaren arrakastea ikusi ondoren, Katedrala bete egin zalarik, Bilbo uriko eszenatoki desbardinetara euren musikea eroateko ahaleginetan jarraitzen dau Udal Bandeak.


Gabonetako kontzertua. Egitaraua

- ‘Jingle bells’, James Pierpont. Moldaketak: Nahoiro Iwai.
- ‘Birjiña maite’, herrikoia. Moldaketak: Jesús María Bilbao.
- ‘A Christmas dance party nº1’, Michel Carros-ena.
- ‘Ator, ator’, herrikoia. Moldaketak: Tomás Aragüés.
- ‘Sleigh ride’, Leroy Anderson-ena. Moldaketak: M. Mellema.
- ‘Rudolph, the red-nosed reindeer’, Johnny Marks. Moldaketak: Nahoiro Iwai.
- ‘Mesias Sarritan’, Bartolomé de Ercillarena.
- ‘White Christmas’, Irving Berlin-ena. Moldaketak: Nahoiro Iwai.
- ‘El Óscar’, Juan Esteverena.
- ‘Olentzero’, herrikoia. Moldaketak: Iñaki Urkizu.
- ‘A Christmas carol fantasy’, Takashi Hoshiderena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu