'Euskarari ekarriak': 913 idazle eta 2.200 idazlan

Bizkaie! 2009-12-03 17:07

Armiarma atariak gune barri bat abiarazo dau: 'Euskarari ekarriak'. Munduko literaturatik euskerara itzulitako lanen bildumea egitea dau helburu, eta dagoeneko 913 erdal idazle baino gehiagoren 2.200 idazlanen erreferentziak dakarz.

Armiarma atariak gune barri bat abiarazo dau: 'Euskarari ekarriak'. Munduko literaturatik euskerara itzulitako lanen bildumea egitea dau helburu, eta dagoeneko 913 erdal idazle baino gehiagoren 2.200 idazlanen erreferentziak dakarz: batzuk liburuak, besteak literatur aldizkarietan plazaratutako ipuin, antzerki eta poemak.

Liburu barriak argitaratu ahala eguneratuko da 'Euskarari ekarriak' webgunea, eta hilero bizpahiru liburu emongo ditu osorik sarean. Abendu honetan: Joseph Conraden 'Ilunbeen bihotzean', Marguerite Yourcenarren 'Ekialdeko kontakizuna'k eta Rudyard Kiplingen 'Kim'.

Egitasmoa EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteagaz lankidetzan gauzatu dabe Susa argitaletxeak eta Armiarma alkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu