Laukizek emakumeak omenduko ditu
2026-03-06 10:59 Pil-pileanBaserriko Emakumeak kale barriagaz Emakumearen Nazinoarteko Egunean.
Datorren martiaren 8an, Emakumeen Nazinoarteko Eguna dala eta, Laukiz udalerriak urrats garrantzitsua emongo dau herriaren historian, kulturan eta eguneroko bizitzan oinarrizkoak izandako emakumeen errekonozimendu eta ikusgarritasunerantz. Laukiz zeharkatzen dauen kale nagusiari Baserriko Emakumeak Kalea izena emongo jako.
Baserrietatik herriko bizimoduari eta landa-lanari eutsi deutsen emakumeak omentzen dituen keinu sinbolikoa da. Izen aldaketae Laukizko nekazaritzan, kulturan eta gizartean lagundu daben emakumeak autortzeko balio dau: keinu honegaz, gure historiaren parte izandako emakumeak ikusarazoko ditugu, gaur egun aktibo dagozanak autortu eta etorriko diranei gure esker ona adierazo, zehaztu dau Jon Gorka Elgezabal Fano alkateak. Landa-eremuko emakumearen figurea oinarrizkoa da Laukizko komunidadearen nortasunean eta izentapen horrek emakumearen lana goratzea dau helburu.
Inaugurazino-ekitaldia:
Hitzordua 11:30ean izango da, Udaletxeko plazan, kale barriari izena emoten deutson plakea jarriko dan lekuan. Ondoren, ibilbide musikal bat egingo da izentau barri dan Baserriko Emakumeak Kalean eta herritar guztiak gonbidau ditue ekitaldi horretara batu daitezan.
Etenbako konpromisoa, bai memoria historikoaren zein etorkizunaren aurrean, munduan emakume guztien eskubideak defendiduten jarraitzearen garrantzia azpimarratuz. Landa-eremuko emakumeen zeregina be nabarmentzea da asmoa, baita mendeetan zehar tokiko tradizino, lan eta kultureari bizirik eutsi deutsen emakumeena be.
Emakumeek gizartean daben garrantziaz hausnartzeko eta etorkizun bardinzaleago baten alde lanean jarraitzeko gonbidapena da ekitaldi hau. Laukizek bat egiten dau emakumeen eskubideen ospakizun globalagaz ekitaldi sinboliko horregaz, genero-bardintasunaren eta justizia sozialaren aurreko konpromisoa berretsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
