Janus Lester da urteko artista onena
2026-03-06 08:24 MusikeaBilboko Euskalduna Jauregian emon zituen Gaztea Sariak.
Bart emon ditue Gaztea Sariak. Galeari ekiteko Merina Gris eta Gorka Urbizuk Tesla Bat Sutan abestia jo eben. Ainhoa Vitoria eta Antton Telleria izan ziran aurkezleak.
Alfonbra gorritik, besteak beste, ondoko euskal artista honeek pasau ziran: Izaro, Olaia Inziarte, Merina Gris, Gorka Urbizu, Janus Lester, Nøgen, Hofe, Jimena Amarillo eta Euskoprincess.
Palmaresa
- Artista barri onenaren Kutxabank Korner saria: Naxker.
- Bideoklip onena: Morroxko (Mirua).
- Zuzeneko onena: Gorka Urbizu.
- Ikuskizun onena: Mitoaroak (Zetak).
- Disko onena: Zuloak (Merina Gris).
- Abesti onena: Zilarra (Gorka Urbizu).
- Artista onena: Janus Lester.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
