Adierazpen Instituzionala Getxon Emakumeen Nazinoarteko Egunaren harian

Bizkaie! 2026-03-05 11:19   Pil-pilean

Getxoko Udalak Adierazpen Instituzionala dakar.

Bozeroaileen Batzordeak, Amaia Aguirre alkatea buru izan dala, irakurri dabe Adierazpen Instituzionala:

Martiaren 8an, Emakumeen Nazinoarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko bardintasun erreal eta eraginkorragaz dogun konpromisoa irme berresten dogu. Printzipio demokratiko hori ukatuezina da, eta gizarte justu, libre eta kohesionau baten funtsezko zutabea.

Gaur, ahotsa altzetan dogu bardintasuna defendiduteko eta aldarrikatzeko, bere diskursoa baztertzen eta dudan jarten baitabiz komunikabideetan, sare sozialetan eta, modu kezkagarrian, giza hartu-emonetarako eguneroko espazioetan.

Historian zehar bardintasunaren aurrerapenen aurrean jazo dan bezela, mobimentu antifeminista baten goraldian gagoz gaur egun, diskurso erreakzionario eta misoginoetan adierazoten dana. Narratiba horreek oinarrizko konkistak dudan jartea, nahasmendua sortzea eta indarkeria matxistearen existentzia deslegitimau nahi dabe. Diskurso antifeministak erasoaldi politiko eta kolektiboki atondutakoa osotzen dabe eta eztabaida publikoan ezin dira beste eretxi bat bezela onartu.

Bardintasunaren defensea ez da aukera bat, ezta ideologia bat be: giza eskubide unibersala da, autortua eta babestua. Hamarkadetan modu kolektiboan burrukatuz eta lan eginez lortu daben eskubidea da emakumeek, mobimentu feministak, erakundeek eta persona aliatuek, batez be, diskriminazinoa desagerrarazoteko, askatasunak zabaltzeko eta guztientzako aukerak bermatzeko, bardintasunean hezten dauen, estereotipoak baztertzen ditun eta errespetuan, askatasunean eta duintasunean oinarritutako hartu-emona sustatzen dituan gizartea aldarrikatzen dogu, baita indarkeria matxistearen biktimak eta bizirik urten diranak aintzat hartzen, laguntzen eta entzuten dituana be. Ozen eta garbi esaten dogu bardintasunik barik ez dagoala erabateko demokraziarik, eta indarkeria matxistea desagerrarazo barik, ez dagoala guztiontzako askatasunik.

Martiaren 8an, euskal udalek dei egiten deutsegu herritar eta erakunde guztiei batuta eta alkartuta sendo egon gaitezen lortutako eskubideak defendiduten eta, atzera pausu barik, bardintasun erreal eta eraginkorrerantz aurrera egiten jarraitzeko. Horregaitik, Getxoko Udalak ondoko konpromiso honeek hartzen ditu:

  • Gure udalerri eta eskualdeetan taldeak sortu daitekezan taldeak sustatzea, diskurso misogino eta antifeministei aurre egiteko eta informazino faltsuak zabaltzea desaktibetan laguntzeko.
  • Tokiko eremutik lehentasunezko kolektiboakaz esku hartzea, hareen jarrera antifeministak eta maskulinidade toxikoak indarrik barik ixteko.
  • Erresistentzia-aliantzak sustatzea talde feminista eta tokiko beste eragileaka, jarrera antifeministak identifikau eta hausteko bizikidetza-espazioetan eta komunidade birtualetan.
  • Baliabideak eta egiturak jagon eta babestea, gure udalerrian bardintasun-politikek aurrera egiten jarraitu deien.

Dei egiten deutsegu herritarrei bat egin deien Martiak 8-Emakumeen Nazinoarteko Egunean tokian-tokian atontzen diran deialdi eta aldarrikapenakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu