Donostiako Axular Lizeoa eta Bilboko Fatima ikastetxea dira Euskadiko txapeldunak
2026-03-05 10:22 Kulturea17 ikastetxetako 1.097 ikasle eta 33 irakasle artean.
Donostiako Axular Lizeoa eta Bilboko Fatima Esclavas ikastetxea ONCE Gizarte Taldearen 42. Eskola Lehiaketan Euskadiko irabazle hautatuak izan dira eta, aurten, gure gizartean persona guztiek bardintasunean parte hartu leikien animau dtue herritarrak produktu irisgarriak irudikatu, diseinau eta proponidu deiezan.
Innova Belaunaldia goiburuari eutsiz, Eskola Lehiaketeak gogoeta egitea, sortzea eta taldean jardutea proponidu dau, gatxago daben personen bizi-kalidadea hobetzeko. Teknologiari uko egin ezean, pantailetan emondako denporea irudimena, enpatia eta pentsamendu kritikoa bizten dituen esperientziakaz orekatzen be saiatu dira.
Sormen-ibilbide horren barruan, ikasgela bakotxak produktu irisgarri bat diseinau eta irudi bihurtu dau, izena, ilustrazinoa eta zer hesi ezabatzen dauen, nork erabil leiken eta zelan funtzionetan duen adierazota. Lan onenak katalogo digital baten parte izango dira. Katalogo hori hezkuntza eta sensibilizazio-tresna lez zabalduko da, irudimenak inklusio-motor moduan dauen ahalmena erakutsiz.
Axular Lizeoa kategoria bitan nabarmendu da. Alde batetik, A kategorian, A Lehen Hezkuntzako 3. mailako taldea, KolorKlik izeneko lanagaz eta B kategorian, barriz, B Lehen Hezkuntzako 6. mailako taldea, EasyGrama izeneko lanaga. C kategorian sailkatu da Bilboko Colegio Esclavas Fátima Ikastetxeko Tekno Digi DBHko 1. mailako taldea, Muvit izeneko lanagaz.
Euskadiko 17 ikastetxetako 1.097 ikaslek eta 33 irakaslek egin dabe bat ONCEren 42. eskola-lehiaketa honegaz. Parte hartzeko kategoriak honako honeek izan dira: A (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak), B (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak), C (DBH 1-4 eta Oinarrizko LH) eta E (Hezkuntza Berezia). Guztiek baldintza berberetan lan egin eta proiektu bera aurkeztu dabe.
Tresna sortzaile eta motibatzaileak
Ikasle eta irakasleek tresna sortzaile, erraz eta motibatzaileak izan ditue, irudimena aktibetako eta ikasgelan enpatia sustatzeko beharrezkoa dan ikaskuntza-prozesua egiten laguntzeko. Horreen artean, GuiONCE, ikasleen sormena sustatzeko eta ideak diseinetan laguntzeko dinamikak, galderak eta aholkuak dituan gida praktikoa. Beste barritasunetako bat Irisgarritasunaren taula handia izan da. Olgeta digital horrek erronka errealak eta esperientzialak ditu eta hezkuntza-komunidadea ezintasunen bat daben personen azalean jarri ahal izan da, eguneroko bizitzan hainbat oztopori aurre egin behar baiteutse.
Era berean, produktu irisgarrien diseinatzaileen laguntza-fitxak izan ditue, erabiltzailea ardatz dauen barrikuntza-metodologian (design thinking) inspirauta, beren proposamenei modu kolaboratiboan formea ematen laguntzeko.
Epaimahaia eta sariak
Balorautakak dira proposamenaren beraren bideragarritasuna eta irisgarritasunaren, originaltasunaren eta irisgarritasunaren ikuspegia, eta ziurtatu dau edozein personak, desgaitasunen bat izan edo ez, aurkeztutako lana ulertu eta gozau ahal izango dauela.
Epaimahaiaren buru izan da ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkaria, Usue Vallejo, eta horregaz batera Alazne Olabarrieta ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteordea, Alberto Parra ONCE Euskadiko Antolamendu eta Talentu arloko arduraduna, Ana Inda Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Hezkuntza Inklusinorako Baliabide Zentroko zuzendaria, Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Bizitza Osorako Laguntza Saileko zuzendaria, eta Eva Molano El Correoko kazetaria.
Fase autonomikoan irabazi daben taldeek eta E kategoriako finalistek, eskolakoek zein irakasleek, 300 euroko saria jasoko dabe ikasgelak aukeratutako jarduera bat egiteko, kohesinoa
sendotzen daben eta taldean oroimen esanguratsua ixten daben esperientziak sustatuz.
Horrezaz gan, Estadu mailako fasera igaroko dira, eta epaimahaia apirilean batuko da. Kategoria bakotxeko ikasgela irabazleek esperientzia eraldatzaile bat biziko dabe: Hackathon Generacion
INNOVA, Madrilen egingo dan hezkuntza-campus bat, modu didaktiko eta dibertigarrian lan egiteko, irisgarritasunaren arloko adituakaz batera, benetako konponbideak diseinetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
