'Nazinoarteko lehiaketa handienean parte-hartzea upealakoa izan da'
2026-03-06 12:35 KirolaMunduko Kontsejuko kide izango da aurreratzean Eukal Herria.
Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzinoa Mastertonen izan da (Zeelanda Barria) Golden Shears and Woolhandling Munduko Txapelketan. Euskal Herriko selekzinoa lehen aldiz lehiatu da mundu mailako txapelketa handienean eta Munduko Kontsejuko kide izango da aurreratzean.
Euskal Herriko Ardi Moztaileen alkarteko kideek ondokoa adierazo dabe: hasierea besterik ez da. Moztaileon historia idazten jarraiteko prest eta gogoz gagoz. Nazinoarteko lehiaketa handienean parte-hartzea upealakoa izan da eta bertan egotea merezia genduala erakutsi dogu. Asebeteta sentiduten gara. Egun bakotxa erronka fisiko eta mentala izan dira, baina etenbako ikasgaia. Emoitzetatik harago, errastu sakona itxi deusku Munduko Txapelketeak. Konfiantzea indartu dogu. Euskal moztaileak eta artilariak nazinoartean lehian ibilteko prest gagozela berretsiz.
Euskal Herria, Munduko Kontsejuko kide
Munduko Txapelketearen momentu esanguratsuenetako bat Euskal Herria ofizialki Munduko Kontsejuko kide izateko jasotako autortzea izan da. Horrek egindako bidea berresten dau eta, era berean, lehen parte-hartzea ez dala gertaera isolatua bermatzen dau, aro barri bati hasierea emonez.
Lorpena ez da Zeelanda Barrian gagozela bakarrik. Proiektu honetan sinesten daben bidelagun guztiena da. Euskal Herrian dagozen moztaile eta artilari guztiena, modu batera edo bestera babesten gaituen erakunde, enpresa eta personena, tradizinoa bizirik eusten daben eta diskrezinoz baina profesionaltasun handiz lanean jarraitzen dauen lehen sektore osoarena. Hau zuen guztiona da eta zuekaz batera bidea egiten jarraitu gura dogu.
Dokumentala
Txapelketan bizitako esperientzia, gainera, dokumental batean jasoko da. Ikus-entzunezkoak, lehiaketea ezeze, entrenamenduak, Zeelanda Barriko egokitzapen prozesua eta momentu garrantzitsuenak be jasoko ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
