Dulantzin emongo jake hasierea finalaurrekoei

Bizkaie! 2026-03-06 07:45   Bertsolaritzea

Zapatuan, hilak 5, Mikaela Portilla Kultur Etxean.

Lehen finalaurrekoa Dulantzin jokatuko da martiaren 7an, arratsaldeko 17:30ean Mikaela Portilla Kultur Etxean. Bigarren kanporaketea, barriz, Aramaion izango da. Saio bakotxeko irabazlea zuzenean pasauko da martiaren 28an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian jokatuko dan finalera eta gainontzeko lauak, lehen fasea eta finalaurrekoen puntuazinoaren araberako hurrenkerean. 

Ondokoak dira Dulantzin kantauko daben bertsolariak:

  • Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz.
  • Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz.
  • Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz.
  • Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku.
  • Maddi Agirre Epelde - Gasteiz.
  • Unai Anda Delika - Ametzaga.

Gai-jartzailea Olatz Santocildes Martinez (Izarra) izango da.

Kantauko daben bertsolariak

  • Aroa Arrizubietak 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi eban. Euskal Herriko Eskolartekoa irabazi eban lehenengo arabarra izan zan (2017). 2019an parte hartu eban lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalistea izan zan. 2024an Arabako Bertsolari Txapelduna izan zan, beraz egungo txapelduna da.
  • Asier Otamendi, San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun (1997-2001) eta 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.
  • Ekaitz Samaniego 2023an, Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko parte-hartzailea izan zan, Katuko Muñoak taldekoa (Eli Zaldua eta Iñaki Viñaspregaz batera).
  • Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalistea, 2019ko txapelduna. 2023 Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko parte-hartzailea izan zan, Katuko Muñoak taldekoa. 
  • Maddi Agirre 2021, 2022 eta 2023ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu