Gure Artea sarien zuzkidurea % 33 handitzea proponidu dau Eusko Jaurlaritzeak
2026-03-06 08:02 KultureaEuskadiko ekosistema artistikoa indartzeko eta artisten eta kultura-eragileen ibilbideak bultzatzeko zenbait neurri aurreratu ditue.

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea asteon ARCO Madrid arte garaikidearen nazinoarteko azokan dago euskal artearen sektorea babestu eta nazinoarteko arte panoramako topagune nagusietako batean haren presentzia indartzeko.
Urtero IFEMAn egiten dan azokeak mundu osoko galeriak, artistak, bildumagileak, komisarioak eta artearen arloko profesionalak batzen ditu, eta Europako arte garaikidearen erreferentziazko azoketako bat da.
Bengoetxeak ARCO Azokan dagozan euskal ekosistema artistikoko artista, galerista eta eragileakaz topaketak izango ditu, baita kultura erakundeetako arduradunakaz be. Helburua sektorea laguntzea, nazinoarteko ikusgarritasuna indartzea eta arte garaikideak Euskadiren mundurako proiekzino kulturalerako balioa azpimarratzea da. Ondoko neurriak zehaztu ditu:
- Gure Artea sarien zuzkidurea % 33 handitzea 2026an, ibilbide artistikoen autortzea indartzeko.
- 2027ko Gure Artea topaketak zenbait belaunalditako artistak batuko ditu, sarien 45. urteurrenagaz bat.
- Euskadiko sormen-ekosistemea zehaztea, eragileak identifiketako, funtzionamendua hobeto ulertzeko eta eragileen arteko loturak indartzeko.
- Artistentzako praktika onen eta ezagutzearen gidea, garapen profesionalean laguntzeko eta sektoreko tresnak argitzeko.
- Aholkularitza eta mentoretza-zerbitzu profesionala, sortzaileei beren ibilbidearen oinarrizko momentuetan laguntzeko, nazioartekotzearen barruan.
- Euskadiko arteak nazinoartean dauen presentzia indartzea eta, horretarako, nazinoarteko zirkuituetan eta espazioetan partaidetzea handitzea.
Lehendakariordeak adierazo dau sano garrantzitsua dala sektoreari eragiten deutsen gaiei heltzen jarraitzea, berbarako, artearen fiskalidadeari, eta ohartarazo dau obren salmenteari apliketan jakon % 21eko BEZak gure merkatua desabantailan jarten dauela Europako beste herrialde batzuen aldean.
Bengoetxeak adierazo dauenez, helburua da nazinoartean presentzia handiagoa izango dauen sistema artistiko konektatuago eta aintzatetsiagorantz aurrera egitea.
Topaketea Basque.Art estrategiaren barruan kokatzen da. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen dauen estrategia horri esker, lau lan-arloren bidez indartu nahi da Artearen Euskal Sistemea: Euskadiko artearen nazinoarteko proiekzinoa; talentu artistikoaren autortzea eta babesa; artearen eta herritarren arteko konexinoa; eta museoen eta kultura-zentroen arteko lankidetzea. Testuinguru horretan, Basque.Art estrategiagaz lotzeko argitalpena be aurkeztu dabe. Argitalpen horrek arte plastikoen eta ikusizkoen arloan Sailak babestutako argitalpen-proiektuak eta argitalpenak batuko ditu.
Lehendakariordeak aditzera emon dauenez, Artearen Euskal Sistemea ez da egitura instituzional hutsa, artistek, museoek, galeriek, erakundeek eta herritarrek osotutako sormen-komunitatea da. Eusko Jaurlaritzearen helburua hori indartzen jarraitzea da, Euskadiko arteak gero eta aotortza eta presentzia handiagoa izan daian nazinoartean.
Beste alde batetik, Bilboko Udalaren lan eta babesari esker, 1998an inaugurau ebenetik, 1.225 artista igaro dira BilbaoArtetik, eta bekea jaso dabe estudioen lagapen modalidadean eta/edo Produkzino Artistikorako Zentroan gauzatu ditue proiektuak. Iraupen luzeko eta ertaineko artista egoiliarrek eta truke-programetan parte hartu daben personek denpora, espazioa eta baliabideak erabili ditue, teknikoak zein ekonomikoak, beren praktika artistiko eta profesionalean aurrera egiteko.
Urteak igaro ahala, BilbaoArteren instalazinoetan egindako hasierako lan horri jarraipena emon jako, ikastaroak, aholkularitza teknikoa eta fiskala, erakusketak, argitalpenak, performance edo ekintzak eginez. Ondorioz, gaur egun arte garaikidearen panoraman aktibo jarraitzen dauen artista profesionalen komunidade bat sortu da.
BilbaoArte Arco Madriden
Arco Madrid Espainiako arte garaikidearen ekitaldirik nabarmenena da. Arte Garaikidearen Azokea, nazinoko zein nazinoarteko artistak, galeriak eta kultur eragileak batzen dituana.
BilbaoArte harro dago gure proiektuan parte hartu daben eta parte hartzen dabizan artista asko martiaren 4tik 8ra Ifema Madrilen martxan dagoan edizino horretan parte hartzeaz.
Besteak beste, aitatzekoak dira gure artisten presentzia ARCO 2026ko Azokako Galerietaako Standetan: Leo Burge, Josu Bilbao eta Idoia Leache, Ethallen (Bartzelona); Miren Doiz, El Apartamento-n (Madril); Gala Knorr, T20an (Murtzia); Manu Blázquez eta Antonio Menchen, Luis Adelantadon (Valentzia); Amaya Suberviola, Elvira Amor eta Noemí Iglesias Barrios, Moisés Pérez de Albeniz Galerian (Madril); June Crespo, Mar de Dios, Susana Talayero, Oier Iruretagoiena eta Ignacio Sáez, Carreras Mugican (Bilbo); Irene de Andrés eta Carlos Irijalba, Juan Silíon (Santander); Sahatsa Jauregi eta David Martínez Suarez, ATMn (Gijón); Miguel Ángel Gaüeca eta Bene Bergado, Espacio Mínimo galerian (Valentzia); Greta Alfaro eta Mar Reykjavik, Rosa Santos galerian (Valentzia); Alain Urrutia, Pelaires Galleryn (Palma Mallorcakoa); Damaris Pan, Fermay galerian (Palma Mallorcakoa).
Ondokoak be izango dira: Hodei Herreros, Pablo Capitán del Rio, Álvaro Albaladejo eta Christian Lagata, Artnueven (Murtzia); Karlos Martinez Bordoy eta Tania Blanco, Formatocomodon (Madril); Javier Bravo de Rueda, Livia Benavidesen (Barranco, Peru); Monica Mays, Blue Velveten (Zürich, Suitza); Abel Jaramillo, Ángeles Bañosen (Badajoz); Avelino Sala, DNAn (Bartzelona); María Alcaide eta Itziar Barrio, Ángels Bartzelonan; Nora Aurrekoetxea, Bombón Projectsen (Bartzelona); Blanca Muñoz, Cayonen (Madril); Kiko Pérez, Ehrhardt Flórez-en (Madril); Tamara Arroyo, NF/Nieves Fernández-en (Madril); Miguel Marina, Galería Nordés-en (A Coruña), Maisterran (Madril) eta The Goma-n (Madril).
Artisten proiektuen artean June Crespo Ehrhardt Flórez eta Idoia Leache Ethall nabarmentzen dira.
Azokan dagoz, Amaia Molinet, María Alcaide, Abel Jaramillo eta Sahatsa Jauregi, 2015, 2018, 2016 eta 2022an BilbaoArten artista egoilarrak, hurranez hurran, Arte Emergenteko Cervezas Alhambra sarirako izentauta dagoz, babes eta sari-programa bat, Estaduko kulturearen arloan erreferente dana, hasibarri diran artisten talentua saritzen eta autortzen dauena, eta artisautzearen eta arte garaikidearen arteko lotureari balioa emoten deutsona.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
