'Ninja laukiduna. Sorrera' filma, ikusgai

Bizkaie! 2026-03-06 13:21   Musikea

Zinema Euskeraz programearen barruan.

Ninja laukiduna. Sorrera filma ikusgai dago EAEko hainbat zinema-aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzendutako film danimarkarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun seigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Ikusi trailerra hemen

Sinopsia

Nerabe batek ninja abenturetan interesa galdu dau. Beraz, haren lagun ninja magikoa apur bat triste sentiduten da. Gaztearen errutinea guztiz aldatu da arazoak eragiten dituan harroputz bategaz topo egin dauenean eta, ondorioz, bere bildurrei aurre egin behar deutse. Ninja lagunak, kezkatuta, bere burua defendiduten eta bere buruarenganako konfidantza berreskurazen saiatzen da. Alkarregaz, ekintzaz eta umorez betetako abentura ederrak biziko ditue eta euren zorroztasun eta ausardia proban jarten dituen erronkei egin beharko deutse aurre.

Hurrengo estreinaldiak

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: Tafiti eta El mito de Maracuda.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu