Euskal ikus-entzunezko sektoreak presentzia handia izango dau Malagan
2026-03-06 09:42 ZinemeaGuztira, 16 film proiektauko ditue.
Gaur, hilak 6, hasiko da Malagako Jaialdia eta martiaren 15era arte, film ugari proiektauko ditue Malagako uriburuan. Halanda ze, inaugurazino galea Kira Mirók aurkeztuko dau eta ondoko talde honeek izango dira oholtzan: Sanguijuelas del Guadiana, Las Migas eta Lia Kali. Gainera, Maryam Touzanik zuzendutako Calle Málaga filma proiektauko dabe. Carmen Maura da protagonistea.
Jaialdian, euskal presentzia nabarmenduko da, izan be, 16 film emongo ditue. Ondokoak dira:
Sail ofiziala - Film luzeak
- Altas capacidades (Víctor García Léon).
- Laponia (David Serrano).
- Mil pedazos (Sergio Castro-San Martin).
Sail ofiziala – Film luzeak (Lehiaketatik kanpo)
- 9 lunas (Patricia Ortega).
- Andy (Román Parrado).
- Cada día nace un listo (Arantxa Echevarría).
- La familia beneton (Joaquín Mazón).
- Un hijo (Nacho La Casa).
Fikzinoa - Sail ofiziala - Film laburrak
- Bariazioak (Lur Olaizola Lizarralde).
- El regalo (Lara Izagirre Garizurieta).
- Ultramarino (Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti).
Animazine (Film laburra)
- La diva, mi abuela y yo (Inés G. Aparicio).
Cinema Cocina Film laburrak (Lehiaketatik kanpo)
- Tetsu, Txispa, Hoshi (Jon Arregui).
Emakumeen eskubideak berresten - Film laburrak
- Cara de bicicleta (Amaia Nerekan Umaran, Itziar Zorita Agirre).
Emakumeen eskubideak berresten - Mujeres en escena saila (Film laburrak)
- Pasionaria. Dolores Ibarruri (Amparo Climent).
Cineforum
- La infiltrada (Arantxa Echevarría).
Filmak, ondoko zinema-aretoetan proiektauko ditue: Cine Albéniz, Teatro Cervantes, Multicines Rosaleda, Andaluziako Turismo eta Kirol Aretoa eta Teatro Echegaray.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
