Barbara Mestanzaren 'Sucia. Per què no vas fer res?' filma Malagan estreinauko da

Bizkaie! 2026-02-26 13:11   Zinemea

Zinemagileak bere sexu-erasoaren istorioa erakutsiko dau Malagan.

Barbara Mestanzak eta Marc Pujolar zuzendarikideak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Barbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek antzeztutako eta zuzendutako Sucia. Per què no vas fer res? film luzeak mundu mailako estreinaldia izango dau Malagako Zinemaldiaren 29. edizinoan, Dokumental Sail Ofizialean, Emakumeen Nazinoarteko Egunagaz bat eginez. Filma martiaren 7an, zapatuan, emongo dabe, 18:30ean María Victoria Atencia Probintziako Kultur Zentroan, filmaren taldea bertan dala. Gainera, zuzendarikide biak aurrez aurreko elkarrizketak egiteko prest egongo dira Malagan martiaren 7an eta 8an.

Martiaren 6tik 15era Málagan egingo dan Andaluziako Zinemaldian estreinau ondoren, filma martiaren 25ean emongo dabe Bartzelonako D'A Zinemaldiaren 16. edizinoaren barruan.

Sucia Sucia. Per què no vas fer res?, Indiana Films eta TV3k Filminen babesari esker produzidutakoa sexu-indarkeriaren biktimei askotan egiten jaken Zergatik ez zenduan ezer egin? galdereari erantzuten saiatzen da eta artea osatzeko, erresistentziarako eta ahalduntze kolektiborako tresna lez defendiduten dau.

Dokumentala Mestanzak berak sortutako izen bereko antzezlan eta liburuan oinarritzen da, erasotutako gorputz baten errealidadea ezagutarazoteko. Filmak E-28 eta Río Bravo sariak be jaso ditu, MAFIZek Work in Progress (WIP) proiektuei emonak, eta Abycine Lanzako Filmin saria, Albaceteko Nazinoarteko Zinemaldiak (Abycine) emoten dauena.

Zuzendariak, Barbara Mestanzak, azaldu dauenez, dokumental honek nire tratu txarren istorioa kontetan dau eta zelan erabili neban artea esperientzia traumatiko hori zeozer esanguratsu bihurtzeko. Nik, beste batzuek bezela, egin behar izan dodan bidaia da nire gorputza berreskuratzeko, barriro neure burua izateko. Hau da, bost urteren ondoren, zelako lanak egin behar izan nituan niri tratu txarra emon eustana topetako, zelan topau neban azkenean, eta zelan lortu neban gero justizia.

Sucia. Per què no vas fer res? dokumentala Mestanzak berak sortutako izen bereko antzezlan eta liburuan oinarritzen da, erasotutako gorputz baten errealidadea eerakusteko. Filmak E-28 eta Río Bravo sariak ere jaso ditu, MAFIZek Work in Progress (WIP) proiektuei emanak, eta Abycine Lanzako Filmin saria, Albaceteko Nazinoarteko Zinemaldiak (Abycine) emoten dauena.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu