Gaur, hilak 5, Gaztea Sariak banatuko dira
2026-03-05 09:57 MusikeaBilboko Euskalduna Jauregian, iluntzeko 20:30ean.
Gaur, hilak 5, banatuko dira Gaztea Sariak, Euskaldunako Urban Hall espazioan. 2025eko artista, abesti, disko, bideoklip, zuzeneko eta ikuskizun onenak sarituko dira. Daborduko, sarrerak agortuta dagoz.
Bertaratzen diranak igazko euskal artista onenak zuzenean ikusi eta entzuteko aukerea izango dabe, esaterako: Merina Gris, Gorka Urbizu, Hofe, Jimena Amarillo, Janus Lester, Nøgen, Izaro, Olaia Inziarte eta Euskoprincess.
Ainhoa Vitoria eta Antton Telleriak aurkeztuko dabe galea. Ekitaldia 20:30ean hasiko da eta streaming bidez izango da ikusgai, Gaztearen webgunean, YouTubeko kanalean eta Guau plataforman. Ondoren, Primeranen ikusteko aukerea egongo da.
Artista edo talde barri onena, bideoklip onena, abesti onena, disko onena, artista onena, zuzeneko onena eta ikuskizun onena sarituko dira. Aurton, zuzeneko eta ikuskizun onenen irabazleak Gazteako publikoak aukeratu ditu, bozketa bidez. Beste sariak, barriz, Gaztearen epaimahaiak hautatuko ditu.
Hautagaiak
- Disko onenaren kategoria: Konkista (ETS); Kabakriba (EzEzEz); Zuloa (Merina Gris); Zerrautsa (Olaia Inziarte); eta, Miruenea (Mirua).
- Abesti onenaren kategoria: Bi Begi Bi Lore (Janus Lester eta Nøgen); Panpin bat bezala (Hofe eta Jimena Amarillo); Salda Badago (Mirua), Xorieri (Izaro eta Baiuca); Zilarra (Gorka Urbizu).
- Zuzeneko onenaren kategoria: Merina Gris, Chill Mafia, Olaia Inziarte, EzEzEz eta Gorka Urbizu.
- Artista onenaren kategoria: Süne, Zetak, Dupla, Olatz Salvador eta Janus Lester.
- Artista edo talde barri onenaren kategoria: Gar, Naxker, Maskak, Burutik eta Aimarz.
- Bideoklip onenaren kategorian: Amak Dio/Entre Mi Sangre y El Llanto (Amaia Miranda); Euskañol (Euskoprincess); R.A. (Hofe); Morroxko (Mirua); eta, Yepa! (XSakara).
- Ikuskizun onenaren kategorian: cerodenero (Izaro); 20 urte zure eskutik (ETS); Mitoaroa (Zetak); Fermin Muguruzaren urteurreneko Anoetako kontzertua; eta, Agur esan barik (Gatibu).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
