Jone Uria txapeldun Bertxoko Sariketan
2009-12-09 09:52 BertsolaritzeaGaueko protagonista handiak sei finalistak izan ziran, Mikel Artola alegiarra, Enaitz Alustiza bergararra, Jokin Labayen arrasatearra, Iñaki Viñaspre abetxukoarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Jone Uria algortarra. Azken honek, jantzi eban txapela saio on bat eginez.
Pasa dan bariku gauean jokatu zan Hala Bedi irratiak eta Arabako Bertsozale Alkarteak, azken 3 urtetan antolatu daben Bertxoko Sariketaren final handia Aramaioko Iturrieta sagardotegian.
Astelehenerako afaltzeko egozan 96 lekuak hartuta egozan, Gasteiztik autobusean etorri ziran asko eta bertsolari bakotxak bere afizinoa be ekarri eban. Afal ostean be herriko eta bestelako jente dezente hurreratu zan saioa ikustera. Sagardotegia ganezka egoan, ehun bertsozale ingururen berotasunean. Hala Bedi irratiak zuzenean emitidu eban, 3 hizlarien bitartez
Gaueko protagonista handiak sei finalistak izan ziran, Mikel Artola alegiarra, Enaitz Alustiza bergararra, Jokin Labayen arrasatearra, Iñaki Viñaspre abetxukoarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Jone Uria algortarra. Azken honek, jantzi eban txapela saio on bat eginez.
Bertsolariak lan bikaina egin eben, doinu ezagun batean egindako agur puntuagarri originalak entzun ostean, zortziko nagusian gai serioetan jarri zituan Manex Agirre gai-jartzaileak. Gero zortziko txikian umore ale batzuk entzun ziran, eta bakarka be fin ibili ziran. Amaitzeko, hamarreko txikia kartzelan kantau behar izan eben. Kasu honetan egoera baten jarri zituan Manexek, atzean abade bat pankarta batean marraztuta, bertsolariak binaka parez pare, eta bakotxari eraztun bana emonda. Eta amaitzeko, 3naka, trikitiagaz lagunduta, 3na kopla osotu behar izan zituen.
Aramaioko Bertso Eskoleak bertsolariei egindako lana eskertzeko, bertako gaztaia eta eztia oparitu eutsen, eta txapeldunak txapela jantzi eban arren, beste bertsolariek bisera bana be jantzi eben.
Abornikano, Zalduondo eta Gasteizko kanporaketen ostean, Aramaioko final honegaz amaitu zan, 2009ko Bertxoko, giro jentetsu eta beroan eta urtez urte arrakasta handiagoa hartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!