9.000 bisitari Getxoarteren bederatzigarren ekitaldian
2009-12-09 14:03 Kulturea60 artista gazteren lanak ikustera 9.000 bat lagun hurreratu dira. Erakusketea domekan amaitu zan eta hiru egunez 60 artista gazteren lanak egon dira ikusgai. Artistak, galeristak eta artearen hainbat profesional batu dira arte barrien topagune bilakatu dan erakusketa horretan.
60 artista gazteren lanak ikustera 9.000 bat lagun hurreratu dira. Erakusketea domekan amaitu zan eta hiru egunez 60 artista gazteren lanak egon dira ikusgai. Artistak, galeristak eta artearen hainbat profesional batu dira arte barrien topagune bilakatu dan erakusketa horretan. Originaltasuna, freskotasuna eta ausardia izan dira parte-hartzaileen lanen ezaugarri nagusiak. Era berean, aurten be argi ikusi da erakutsitako obren kalidadea gora doala eta gaur egungo artearen joerak jarraitzen dituela.
Lanen aberastasunaz, heterogeneotasunaz eta bitxitasunaz gan, artista gazteek erakutsi dabe erakustokien lekua eta beren eskura izan dituen baliabideak ondo aprobetxetan dakitela ahalik eta itxurarik erakargarriena lortzeko. Honek adierazoten dau partaideen profesionaltasun maila handia dala, nahiz eta artisten batezbesteko edadea 21 eta 25 urte artekoa izan. Horreetako askorentzat publikoaren aurrean euren lanak erakutsi dituen lehenengo aldia izan da.
Oraingo honetan be, Arte Barrien Aretoak artisten eta publikoaren partaidetzea bultzatzen dauen ekimena dala erakutsi dau. Bisitariek ezelako traba barik berba egin dabe artistakaz eta horri esker sortzaileen eta publikoaren arteko hartu-emon zuzenak sortzen dira eta hori ez da bape ohikoa mota honetako erakustaldietan. Era berean, hainbat artistak beren lehenengo salmenta profesionalak egiteko aukerea izan dabe. Horrek guztiak Getxoartek izan nahi dauen esperientzia praktikoa hobetzeko balio dau.
Getxoartek arte barriak zabaltzeko foro bat izatea izan dau asmo nagusi ekimen hau sortu zanetik. Azken urteotan erakustaldi hau sendotu egin da eta artista gazteen lanak bultzatzeko helburua ondo beteten ari da. Arte Sortu Barrien Aretoan, artistek era zuzen eta xumean ezagutzera emoten ditue euren obrak; izan be, Arte Barrien Aretoan proposamen artistiko oso personalak ikus daitekez. Bestalde, artista barriak ezagutzera emoteko, katalogo bat argitaratzen da; besteak beste, parte-hartzaileen curriculuma eta obrak erakusten dira eta arte munduko profesionalei bialtzen jake. Horrezaz gan, museotan eta arte aretoetan be banatzen da katalogoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!