Joxerra Gartziak jaso dau 2009ko Abbadia Saria

Bizkaie! 2009-12-03 11:32   Euskerea berbagai

Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten dauen pertsonaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hori. Epaimahaiaren arabera, Gartziak euskerearen normalizazinoaren alde arlo asko eta desbardinetan lan egin dau: komunikabideak, publizidadea, bertsolaritzea edota gazteen berbakerea landu ditu, besteak beste.

Joxerra Gartzia kazetari, idazle eta unibersidade-irakasleak 2009ko Abbadia Saria jaso dau bart. Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten dauen pertsonaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hori.

Epaimahaiaren arabera, Gartziak euskerearen normalizazinoaren alde arlo asko eta desbardinetan lan egin dau: komunikabideak, publizidadea, bertsolaritzea edota gazteen berbakerea landu ditu, besteak beste.

Epaimahaiak Gartziak gazteen artean egin dauen lana goraipatu dau eta bere liburuetan 'lengoaia egokia erabilteko ahalegina' goraipatu eta 'espazio publikoetan euskerearen erabilera egokia sustatzeko oinarriak ezartzea' azpimarratu ditu.


Kazetaria, idazlea eta irakaslea

Joxerra Gartziak (Legazpia, 1953) Bartzelonan egin zituan Filosofia eta Kazetaritza ikasketak. Alemanian amaitu zituan ikasketak eta Arrasateko eta Tolosako ikastoletan egin eban lan.

Komunikabideetara egin eban salto Euskadi Irratian eta ETBn. Hitzetik Hortzera saioa zuzendu eban hainbat urtean.

1994an hasi zan Euskal Herriko Unibersidadean eskolak emoten. 1999tik Ikus-entzunezko Komunikazinoan eta Publizidadean doktorea da.

Gazte eta haur literaturan hainbat lan kaleratu ditu. Lehenengo lana 'Malen laberinto madarikatuan' izan zan eta poesia lanak be egin izan ditu. 1992an Kritikaren Saria emon eutsen.

Gartziak domina bat eta 12.100 euro jasoko ditu sari moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu