Luis Mari Bandres hil da

Bizkaie! 2009-12-03 11:01   Euskerea berbagai

Unibersidadeko irakaslea, politikoa eta euskerearen bultzatzaile ezaguna bart gauean hil da, 65 urte zituala. Irakaskuntzan, kulturgintzan zein politikan ibilbide oparoa bete eban Bandresek. Besteak beste, 1970eko hamarkadan unibersidade ikasketak modu ofizialean euskeraz emon zituan lehenengo irakasleetako bat izan zan.

Luis Mari Bandres Unanue unibersidadeko irakaslea, politikoa eta euskararen bultzatzaile ezaguna bart gauean hil da, 65 urte zituala. Irakaskuntzan, kulturgintzan zein politikan ibilbide oparoa bete eban Bandresek. Besteak beste, 1970eko hamarkadan unibersidade ikasketak modu ofizialean euskeraz emon zituan lehenengo irakasleetako bat izan zan.

Bandres Pasaian jaio zan 1944ko zezeilaren 18an eta Industria peritu eta injineru ikasketak egin zituan, ostean irakasle jardunean ibilteko. Unibersidade-irakaslea zan Bandres: Donostiako Kimika Fakultadean eta Injinerutza Teknikoaren Unibertsitate Eskolan, Udako Euskal Unibersidadean (UEU) edota UNEDen emon zituan eskolak.

Euskerazko unibersidade ikasketak bideratzeko lanetan nabarmendu zan Luis Bandres. 1970eko hamarkadan, zientzia eta teknika arloko edukiak euskerara egokitzen hainbat lan egin ondoren, Bandres izan zan, Antxon Santamariagaz batera, unibersidadean modu ofizialean euskerazko lehen eskolak emon zituana. 1976-1977 ikasturtean izan zan, Donostiako Kimika Fakultadean. 1991tik injinerutza elektrikoko katedraduna zen EHUn.

Besteak beste, EHUren Udako Ikastaroetako, Bergarako UNEDeko eta Elhuyar Zientzia Elkarteko zuzendaritza karguetan izandakoa zan eta hainbat alkarte eta taldeko kide be bai.

Politika munduan be hainbat kargu izan zituan, EAJ alderdiaren ordezkari lanetan; Eusko Jaurlaritzearen Kultura eta Turismo sailburu izan zan Ardanza lehendakariagaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza eta Kultura diputadua be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu