Gaztelugatxeko Doniene ermitea, 10 erlijino-monumentu onenen artean

Bizkaie! 2009-12-03 14:45

Trivago sare sozialaren erabiltzaileek egin dabe aukeraketea. Webgune horretan, milaka bidaiari batzen dira eta turismoaren ganeko informazinoa, eretxiak eta estekak emoten ditue. Sailkapena egiteko, kategoria horretan batutako 3.115 monumentuen ganeko 100.000 eretxi izan ditue kontuan.

Gaztelugatxeko Doniene ermitea Espainiako 10 erlijino-monumentu onenen artean aukeratu dabe Trivago sare sozialaren erabiltzaileek. Webgune horretan, milaka bidaiari batzen dira eta turismoaren ganeko informazinoa, eretxiak eta estekak emoten ditue.

Sailkapena egiteko, kategoria horretan batutako 3.115 monumentuen ganeko 100.000 eretxi izan ditue kontuan.

Gaztelugatxeko Doniene Euskadiko eskaintza turistikoaren leku garrantzitsuenetakoa da eta hainbat gidatan eta bidaia-forotan agiri da.

Euskal ermiteagaz batera, honeek dira zerrendea osotzen daben beste erlijino-monumentuak: Mallorkako Katedrala, Kordobako meskita, Santiagoko Katedrala, Astorgako Gotzain Jauregia, Bartzelonako Santa Maria del Mar eliza, Burgoseko Katedrala, Sevillako Katedrala, Leongo Katedrala eta Santa Maria del Naranco.

Gaztelugatxeko Doniene Bermeo eta Bakio artean dago, eta biotopo babestua da Aketze ugarteagaz batera. Ermitea ugarte baten goialdean dago eta, hara joateko, 231 eskailera igon behar dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu