Buber Sariek euskal webguneak omendu ditue

Bizkaie! 2009-12-04 14:36

Mimesacojea blogaren arduradunak -blog onenaren irabazleak-, Jose A. Perezek, euskal blog onenaren Buber Saria lortu ebanak, uko egin deutso saria jasoteari, 'sariak politikarien eta hareen txiringitoetako arduradunen tresnak' diralako.

Buber Sarien zazpigarren edizinoak Donostiako Kursaal Jauregia internetzalez bete eban Euskerearen Egunagaz bat. 2009ko zortzi euskal webgune onenak aukeratu zituen. Hona hemen:

1. Blog korporatibo onena: www.linkingpaths.com

2. Blog onena: www.mimesacojea.com

3. Software librea sustatzen dauen webgune onena: www.diariolinux.com

4. Euskerea sustatzen dauen webgune onena: www.tropela.net

5. Webgune erabilgarriena eta erabilerrazena: www.trourist.com

6. Merkataritza elektronikoaren arloko webgune onena: www.fitnessdigital.com

7. Herritarrentzako zerbitzuen arloko webgune onena: www.turismodebagoiena.com

8. Barrikuntzearen arloko webgune onena: www.datamix.es

Mimesacojea blogaren arduradunak, Jose A. Perezek, euskal blog onenaren Buber Saria lortu ebanak, uko egin deutso saria jasoteari, 'sariak politikarien eta hareen txiringitoetako arduradunen tresnak' diralako.

Jose A. Perezek eskakizuna egin deutse sarien antolatzaileei: 'bota, sua emon edo birziklau. Ezin dut ulertu krisi ekonomiko betean politikariek dirua holako tontakerietan gastetea; baina, mesedez, ez eskatu zuen ondoan argazkia ataratzea gizarte ataleko orrialdeetarako'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu