Zentsureak jotako artistak protagonista 'Zentsura At!' jaialdian

Bizkaie! 2009-11-23 13:24

Urtero legez, musikea, erakusketak, berbaldiak eta filmak eskainiko ditu Zentsura At!, Bilboko jaialdi honek, zentsura mota guztiak salatzeko eta hori sufridu behar izan daben artistei babesa emoteko asmoz.

Gilberto Gil musikari brasildarrak zemendiaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dauen kontzertuagaz hasiko da Zentsura At! izeneko jaialdiaren laugarren edizinoa. Gil jn.ak 50 diskotik gora kaleratu ditu eta ezinbesteko erreferentzia da Brasileko kultura alorrean.

Urtero legez, musikea, erakusketak, berbaldiak eta filmak eskainiko ditu Bilboko jaialdi honek, zentsura mota guztiak salatzeko eta hori sufridu behar izan daben artistei babesa emoteko asmoz.

Jaialdi honen antolakuntzan EITBk, Euskadi Irratia/Radio Euskadik, UPV/EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak lako zenbait erakunde publikoek parte hartu dabe.


'Zentsura At!'. Egitaraua

Musikea

- Gilberto Gil (Brasil): zemendiak 26, Euskalduna Jauregian.
- Aziza Brahim (Sahara) + OREKA TX: zemendiak 27, Kafe Antzokian.
- Rachid Taha (Argelia): zemendiak 28, Kafe Antzokian.

Erakusketak

- Españoleando. Chumy Chumez en el Diario Madrid: zemendiak 24-Abenduak 4, Zabalguneko Merkatuan.
- Zentsuraturiko disko internazionalak: abenduak 1, Zabalguneko Merkatuan.
- Abestu eta isildu. Kantu popularren zentsura eta errepresioa: Abenduak 1-14, Zabalguneko merkatuan
- Zentsuratu eta debekaturiko mundu guztiko eta arlo guztietako liburuen erakusketea: abenduak 1-14, Zabalguneko Merkatuan.
- Fahed Halabi: zemendiak 16-30, San Franciscon / Abenduak 7-31, Barrainkuan.


Berbaldiak

- John A. Lent (AEB) + O. Reitov / M. Korpe (FREEMUSE, Danimarka): abenduak 30, BBK-ko Kultura Gelan.
- Todd Lester + Fahed Halabi: abenduak 1, BBK-ko Kultura Gelan.
- Miguel Angel Aguilar: abenduak 2, BBK-ko Kultura Gelan.


Mahai ingurua

Zemendiak 27, EITB-ko egoitzan: John A. Lent, Todd Lester, Marie Korpe, Ole Reitov, Basque pen-Euskal pen, Rachid Taha, Aziza Brahim, Fahed Halabi

Filmak (Bidebarrietako Liburutegian)

- Los demonios del Edén' (Alejandro Isalas): zemendiak 30
- Hollywood contra Franco (Oriol Porta): abenduak 1
- El gran dictador (Charles Chaplin): abenduak 2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu