The Uski´s 'Katuek bezala' dator
2009-11-20 14:58 MusikeaItsasoko haizearen norabidearen antzean, orain hegoaldetik, orain iparraldetik, The Uski´s Elantxobe eta ibarrangelutarrek be euren kanten sonoridadea zeozertxu aldatu eta haize barriakaz jatorkuz 'Katuek bezala' diskoagaz.
Itsasoko haizearen norabidearen antzean, orain hegoaldetik, orain iparraldetik, The Uski´s Elantxobe eta ibarrangelutarrek be euren kanten sonoridadea zeozertxu aldatu eta haize barriakaz jatorkuz 'Katuek bezala' diskoagaz. 'Orain arte, diskoko ia abesti guztien soinua berdintsua izan da eta, oringoan, gauza barriak topetako gogoa izan dogu, musika-tresnei garrantzi gehiago emon eta estilo barriak sartuz, rocka edota bluesa, kasurako', dinoe taldekideek.
Halanda be, musika alaia, kanta errazak, melodiaz beteriko abesti jantzagarriak eta hondartzako erritmoak ez ditue bazterrean itxi. 'Eguneroko bizimodua agiri da, lagunak eta neskak lako gaietan sartuta, hurrengo egunak ekarriko deuskunari begira gagoz'. Iñaki Astoreka, Iñigo Eiguren, Anartz Laka, Oier Laka eta Jon Zameza 'kanpoan jazoten dan gehienari lepoa emonda' bizi dira, 'herri txiki batean, itsasoari begira; horregaitik, kanta gehienetan itsasoaren eragina igarten da'. Baina ez dabe euren burua surflarien estiloko musikearen erreferente modura ikusten, 'rock&roll sinpleena egiten dogulako'.
Diskoa 'Lamiña' estudioan grabau eta produzidu dabe Natxo Liberty eta Jose Lastra teknikarien laguntzinoagaz eta zenbait kolaborazino be izan ditue, Lastrak berak tekladua jo baitau, Iban Krispin txaloak joten ibili da eta Argi Zamezak ahotsak sartu ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!