Euskerea erabilten daben merkatariei eta ostalariei diru-laguntzinoa emongo deutse Amorebieta-Etxanoko Udalak
2009-11-20 10:41 Euskerea berbagaiDiru-laguntzino horreek jasoteko interesa dabenek zemendiaren 30a baino lehenago egin beharko ditue eskariak Zelaieta Zentroan. Oinarriak eta deialdia Zelaietako iragarki oholean eta www.ametx.net helbidean dagoz ikusgai.
Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan, euskerearen presentzia eta erabilerea areagotzea helburu dauen 'Prezio berean, euskeraz' deialdiaren beste edizino bat jarri du abian Amorebieta-Etxanoko Udalak.
Sektore hori garrantzi handikoa da euskerearen aldeko plangintzan, euskereari jagokon tokia emoten deutson merkataritzearen eta ostalaritzearen sektoreak upealakao ekarpena egingo dauelako euskeraz be bizi gura daben herritarren alde.
Horregaitik, errotuluak, irudi korporatiboa edo web orria euskeraz jarrita dabenei diru-laguntzinoa emongo deutse Udalak. Diru-laguntzino horreek jasoteko interesa dabenek zemendiaren 30a baino lehenago egin beharko ditue eskariak Zelaieta Zentroan. Oinarriak eta deialdia Zelaietako iragarki oholean eta www.ametx.net helbidean dagoz ikusgai.
Bestalde, Udalaren euskera sailean dobaneko itzulpenetarako kontsulta eta aholkularitza zerbitzua dago martxan. Euskerearen inguruko zalantzak argitu edo testuren bat itzuli beharra izan ezkero, Amorebieta-Etxanoko Udalaren Euskara Zerbitzura jo daiteke 946300650 telefonora deituta edo euskara@ametx.net helbide elektronikora mezua bialduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!