Jon Kortazarrek jasoko dau Lauaxeta Saria'09

Bizkaie! 2009-11-19 17:18   sariak-autortzak

Bizkaiko Foru Aldundiak Jon Kortazar mundakarrari emon deutso 2009ko Lauaxeta Saria. Idazleak ibilbide luzea dauka idazle, saiogile eta literaturako kritikari legez; ganera, lan handia eginda dauka UPV-EHUko Euskal Literaturako katedradun moduan, eta Europa eta Amerikako zenbait unibersidadetan irakasle lanetan ibili izan da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Jon Kortazar mundakarrari emon deutso 2009ko Lauaxeta Saria. Idazleak ibilbide luzea dauka idazle, saiogile eta literaturako kritikari legez; ganera, lan handia eginda dauka UPV-EHUko Euskal Literaturako katedradun moduan, eta Europa eta Amerikako zenbait unibersidadetan irakasle lanetan ibili izan da.

Saria Bizkaiko Diputadu Nagusi Jose Luis Bilbaok emongo deutso, datorren abenduaren 2an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian. Sariaren bidez, gure hizkuntzea eta euskal kulturea sustatu, zabaldu eta normalizetako lanetan egindako ahaleginakaitik nabarmentzen diran persona, talde eta erakundeak saritzen dira. Esteban Urkiaga (Lauaxeta ezizenez ezagunagoa) idazle euskaldunaren izena daroa sariak.


Jon Kortazar, diziplina anitzeko euskaldun intelektuala

Jon Kortazar Uriarte (Mundaka, 1955) diziplina askotako intelektuala da. UPV-EHUn Euskal Literaturako katedraduna izateaz gan, Santiago de Compostelako Unibersidadean irakasle bisitari dabil. Ganera, artikuluak idatzi eta kolaboratzaile lanak egiten ditu komunikabideetan.

Jon Kortazarren lanen artean, hurrengoak nabarmendu geinkez:

XX. mendeko euskal literaturearen ganeko lan askoren egilea da, besteak beste:

· Euskal Literatura XX. mendean (sei edizio, 1990-2003).

· 'Teoría y práctica poética de Esteban Urkiaga, Lauaxeta' (1986).

· Luma eta lurra (1997). La pluma y la tierra (1999).

· 'La narrativa vasca, hoy. Una mirada desde la postmodernidad' (2003).

Beraren lana hizkuntza batzuetara itzuli da:

· Alemana: Baskische literatur, Berlin, 2005; Euskal poesiari buruzko monografikoa Literatur und Kritik-en, Salzburgo, 2006

· Ingelesa: Basque Literature From The End Of The Franco Era To The Present, Reno, 2007 (Bernardo Atxaga).

· Katalana: kolaboratzailea, Reduccions aldizkarian.

· Galegoa: Boletín de Literatura Galega izenekoak beraren lanak jasoten ditu.

· Errusiera: egun, Historia de la Literatura Vasca liburuaren itzulpena egiten ari da.

Horrezaz ganera:

. Kolaboratzailea da EAEko prentsa idatziaren komunikabide batzuetan: Deia, El Correo Español, El País eta Babelia kultur gehigarrian.

. Berbaldiak emon ditu atzerriko unibersidade askotan, eta eskolak emon ditu Ohiokoan (Ameriketako Estadu Batuak), Tubinga, Kolonia, Berlin eta Kielekoan (Alemania), Oxfordekoan (Britainia Handia) eta La Platako Unibersidade Nazionalean (Argentina).

. Egun, beste batzuen artean, lan talde batean dago 'Gaurko Euskal Literaturaren Historia' edizinoa preparetan (obra horren hiru liburuki inprimatu dira) eta Euskal Liburutegia zuzentzen dau. Euskal Liburutegia bildumak egungo idazleen eta klasikoen itzulpenak eskaintzen ditu eta, honezkero, hogei liburuki argitaratu ditu.

Jon Kortazar, ganera, Biblioteca Nacionaleko patronoa izan zan, eta Eusko Ikasluntzako lehendakariordearen kargua izan eban (2005-2008). PEN Clube de Galicia izenekoak, 2008. urtean, Rosalía de Castro Saria emon eutson egindako entsegu guztiakaitik.

Jon Kortazar 'Lauaxeta' pastoralaren aholku-emoileetariko bat izan zan. Esteban Urkiagaren jaiotzearen ehungarren urteurrena ospatzeko 2005. urtean estreinau zan pastorala, Mungian (idazlea jaio zen herria). 'Lauaxeta', bere belaunaldiko literatur ikonoa, 1937. urtean fusilau eben Francoren tropek eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2005. urtean sortu eban saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu