Getxoko Udalak Euskerazko Produktuen Katalogo barriaren 15.000 ale banatuko ditu

Bizkaie! 2009-11-24 11:35   Euskerea berbagai

Katalogoa udalerriko dendetan eta egoitza publikoetan be eskuragai egongo da eta baita www.katalogoa.org webgunean be. Aurtengo barrikuntzea, edozelan be, edizino digitalarena da, izan be, guztiz barrituta dago, paperean jasotako produktuez gan, merkatuan topau daitekezan beste asko agertzen baitira.

Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzua asteon hasiko da banatzen Gabonaldiari begira Euskerazko Produktuen Katalogo barriaren 15.000 ale. Hain zuzen be, udalerriko 0 eta 18 urte bitarteko umeen familia getxotarren etxeetara bialduko dau katalogoa Udalak, produktu horreek saltzen dituen udalerriko 15 denden zerrendea eskaintzen dauen Imanol Landa alkatearen gutunagaz batera.

Urtero Euskal Autonomia Erkidegoan banatzen dan liburuxka honen argitalpenean, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako foru aldundiek, udal ugarik eta Eusko Jaurlaritzeak hartzen dabe parte. Danetara, 240.000 ale banatuko dira EAE osoan.

Liburuxkeak euskeraz argitaratzen diran produktu egokienak eta euren inguruko informazinoa (argitaletxea, prezio tartea eta abar) jasoten ditu, etxeko ume eta gazteek euskeraz jolasteko, ikasteko, irakurteko edo gozetako aukerea izan daien. Honako zortzi atalotan dago banatuta: musikea, DVD filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak. Zenbait ataletan edadearen araberako banaketea be egiten da.

Katalogoa udalerriko dendetan eta egoitza publikoetan be eskuragai egongo da eta baita www.katalogoa.org webgunean be. Aurtengo barrikuntzea, edozelan be, edizino digitalarena da, izan be, guztiz barrituta dago, paperean jasotako produktuez gan, merkatuan topau daitekezan beste asko agertzen baitira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu