Eusko Ikaskuntzak euskerearen erabilerea sustatuko dau sare sozialetan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren 60. urtemugan
2009-11-24 09:53 Euskerea berbagaiAurtengo edizinoaren helburua Interneten sortutako sare sozial barrietan euskerearen erabilerea bultzatzea da. Horretarako, 'Klik egiozu euskereari' goiburupean, blog bat egokitu da atxikimenduak jasoteko.
Aurten Euskerearen Nazinoarteko Egunaren 60. urteurrena beteko da, eta 1949tik ospakizunaren bultzatzaile dan Eusko Ikaskuntzak Kukuxumusugaz bat egin dau Interneteko sare sozialetan euskerea erabiltera bultzatuz.
Abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren 60. urtemugea dala eta, Eusko Ikaskuntzak euskerea sustatzeko zenbait jarduera preparau ditu.
Aurtengo edizinoaren helburua Interneten sortutako sare sozial barrietan euskerearen erabilerea bultzatzea da. Horretarako, 'Klik egiozu euskereari' goiburupean, blog bat egokitu da atxikimenduak jasoteko. Kukuxumusu markak egun horretarako kamiseta bat diseinau dau, blogean ekarpenak ixten dituen parte-hartzaileen artean banatuko dana.
Era berean, 2006tik urtero egiten dan legez, ENE Sariak euskerea sustatzeko atzerrian egindako erakunde baten zabalkunde eta sorkuntza lana sarituko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!