ItzulTerm, itzulpen-memoriei etekina atarateko dobako web-zerbitzua jarri dau Sarean Elhuyar Fundazinoak

Bizkaie! 2009-11-24 10:26

ItzulTerm tresnea honako webgunean dago eskuragarri: http://itzulterm.elhuyar.org

Elhuyar Fundazinoko I+G+B sailak ItzulTerm web-zerbitzua sareratu barri dau, itzulpen-memoria batetik euskerazko eta gaztelerazko termino baliokideen bikoteak modu automatikoan erauzten dituan dobako zerbitzua. Itzulpen-memoriakaz lan egiten daben erabiltzaileakan dago, batez be, pentsauta: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskera-teknikariak...

Erabiltzaileak bialdutako itzulpen-memoriatik termino baliokideen bikoteak era automatikoan erauzten dituan dobako zerbitzua da ItzulTerm. Erabiltzaileak erauzketearen emoitzak lantzeko aukerea dauka gainera, eta nahi dituan termino-bikoteak eskuratu leikez hainbat erabileratarako: hiztegiak sortu, itzulpen-memorien sistemea hobetu, itzulpen automatikoan erabili... Gainera, erauzketa automatikoaren emoitzea hobetzeko eta emoitzea lantzeko edizino-aukerak be eskaintzen ditu zerbitzuak. ItzulTerm zerbitzuaren oinarrian, Elhuyar Fundazinoaren I+G+B sailak garatutako ELexBI tresna dago. ELexBI tresnak teknika linguistikoak eta estadistikoak konbinetan ditu termino-bikoteak modu automatikoan erauzteko prozesuan.


Zerbitzuaren pausu nagusiak

ItzulTerm-en bitartez, erabiltzaileak bere itzulpen-memoriei etekina atarateko aukerea izango dau, hiru pausutan: ‘Erauzketa automatikoa’, ‘Eskuzko lanketea’ eta ‘Esportazinoa’. ItzulTerm-ek termino-bikoteak teknika linguistikoen eta estadistikoen bidez modu automatikoan erauztean datza ‘Erauzketa automatikoa’. ‘Eskuzko lanketa’-n, barriz, ItzulTerm-ek bere proposamenak lantzeko aukerea eskaintzen dau: baliozkotzat joteko edo baztertzeko, emoitzak editetako aukera aurreratuak... Azkenik, ‘Esportazinoa’-n, erabiltzaileak baliozkotzat jo dituan termino-bikoteak deskargau leikez, neurrira egindako hiztegi elebidun bat osotzeko.

ItzulTerm proiektuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntzinoa jaso dau 2007ko IKT deialdiaren barruan.

ItzulTerm tresnea honako webgunean dago eskuragarri: http://itzulterm.elhuyar.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu