www.guggenheim-bibao.es saritu dau Industria Ministerioak azken hogei urteetako '.es' amaitzen diran webgune onenen artean

Bizkaie! 2009-11-20 11:14

Sariak FICOD 2009 (2009ko eduki digitalen nazinoarteko foroa) ekitaldiaren bigarren egunean banatu ziran. Bertan, nazinoarteko 9.300 lagun baino gehiago batu ziran. Batzar horreek Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, baita Telekomunikazinoen Estau Idazkaritzeak be bultzatzen ditu Espainiako eduki digitalen industria sustatzeko, batez be gaztelania erabilten daben merkatuetan.

Red.es-ek deitu eban lehiaketea, domeinu horren 20. urteurrena ospatzeko. Azken bi hamarkadatako 20 webgune saritu ziran, honako ezaugarrietan aitagarriak izateagaitik: 'hedabideetan izandako oihartzun nabaria, jarraitzaile kopuru handia eta eguneratutako eta kalidadeko eduki erakargarria'. Era berean, aintzat hartu eben webguneari esker hainbat arlo hobetu izana: 'erakundearen lekua, prestigioa edo salmentak'. Sarituen artean honako honeek izan ziran: cocacola.es, elmundo.es eta Grupo Ansareo AEBren meaztegigolf.es, besteak beste.

Sariak FICOD 2009 (2009ko eduki digitalen nazinoarteko foroa) ekitaldiaren bigarren egunean banatu ziran. Bertan, nazinoarteko 9.300 lagun baino gehiago batu ziran. Batzar horreek Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, baita Telekomunikazinoen Estau Idazkaritzeak be bultzatzen ditu Espainiako eduki digitalen industria sustatzeko, batez be gaztelania erabilten daben merkatuetan.

2007ko amaieran eta X. urteurrena ospatzen zala-eta, Guggenheim Bilbao Museoak goitik behera eraldatu eban bere webgunea (www.guggenheim-bilbao.es). 1997an zabaldu zan lehenengoz eta barritzean 2.0 aplikazinoak eta garapenak ezarri ziran. Egun www.guggenheim-bilbao.es Museoaren irudi da eremu digitalean, nazinoartera begiratzen dau eta artea ikasteko eta irakasteko orduan erreferentea da. 2008an webguneak 790.000 bisitaldi inguru izan zituan eta 2009an, dagoneko, ia miloe bat izan ditu.


XI. Nazioarteko Protokolo Saria

Guggenheim Bilbao Museoak beste sari bat be jaso dau bart, XI. Nazinoarteko Protokolo Saria, hain zuzen be. XI. NaziNoarteko Protokolo Sariak bi kategoria ditu: lehenengoan ekitaldiak antolatzea eta profesionalak saritzen dira; bigarrenean, barriz, erakunde publiko eta pribatuak 'protokolo arloan nabariak izateagatik edo ogibide horren aitorpenaren alde ahalegin handia egiteagatik'.

Epaimahaiak (horren presidente José María Gil-Robles da eta protokolo arloko hogeita hamar profesionalek osotzen dabe) Museoa saritu dau 'Erakunde pribatu' kategorian, 'bere instalazinoetan ekitaldiak sortzean egiten dauen ekarpenagaitik'.

Zabaldu zanetik, Guggenheim Bilbao Museoak Museoaren Kide Korporatibo diran enpresei lotutako 1.550 ekitaldi inguru hartu ditu (http://www.guggenheim-bilbao.es/secciones/eventos_especiales), eta erakundeak berak 1.200 inguru antolatu ditu Museoan. Hamabi urte honeetan zehar izaera askoko jardunaldiak izan dira, besteak beste: kontzertuak izen handiko taldeen eskutik (The Smashing Pumpkins, Björk, Mike Oldfield, eta abar), moda desfileak (Carolina Herrera, Paco Rabanne eta Loewe), sari banaketak (2003ko Europako autorik onena: Renault Mégane irabazle, World Class Management saria, ArcelorMittal antolatzaile eta International Velux Award for Students of Architecture), produktuen eta enpresen aurkezpenak eta inaugurazinoak (Louis Vuittonegaz alkarlanean antolatu zan Murakami erakusketea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu