Juan Mari Otaegik eta Mateo Agirrek jasoko ditue Bilboko Begoñazpi ikastolaren 'Gazte Role Model' sariak

Bizkaie! 2009-11-23 13:47

Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dagoan eta 1.300 ikasletik gora dituan Bilboko Begoñazpi ikastolearen aipamenak ahalegina, gainditzea, ondo egindako lana, sormena, eskuzabaltasuna eta alkartasuna saritzen ditu.

Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dagoan eta 1.300 ikasletik gora dituan Bilboko Begoñazpi ikastolearen aipamenak ahalegina, gainditzea, ondo egindako lana, sormena, eskuzabaltasuna eta alkartasuna saritzen ditu, eta aurtengo edizinoan, Juan Mari Otaegi Euskadiko Kutxako, Lagun Aro aseguruetako eta Arrasateko Kooperatibako presidente ohia eta Mateo Agirre misiolaria izan dira saridunak.

Ikastola bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez, Gazte Role Model sarien bigarren edizinoagaz, Begoñazpik balore profesional eta solidarioak aintzat hartzearen aldeko apustua sendotzen dau' Sariak bi kategoria ditu: eredu enpresarial edo profesionala eta eredu solidarioa.

Kontuak kontu, eredu enpresarialean saria Juan Maria Otaegik jasoko dau, eta eredu solidarioan, barriz, Mateo Agirrek, abade jesuita arabarra, 20 urte zituanetik Afrikan bizi dana.

Hezkuntza zentroek erantzukizun handia dogu etorkizuneko gazteen hezkuntzan, eta persona batzuen ibilbide personal zein profesionala eredugarria dala erakutsi behar jake, adierazo dau Nerea Begoña Begoñazpi ikastolako zuzendariak.

Sari banaketea datorren eguenean egingo da, 19:00etatik aurrera, Begoñazpi ikastolako aretoan, 200 bat konbidatugaz, besteak beste, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea edo Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Ekitaldia sarituen ibilbidea azaltzen dauen bideoagaz hasiko da; jarraian, sariak banatuko dira eta honen ostean, luntxa egongo da konbidatuentzat.

Igazko edizinoan sarituak ondokoak izan ziran: eredu enpresarialean Itziar Unzueta, INKOA SISTEMAS taldearen sortzailea, eta Xabier Goicouria, abade misiolaria Congoko Errepublikan, eredu solidarioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu